Astigarraga (Gipuzkoa)

Aita zesta puntako eskutakoak egitera Mexikora

Aita zesta puntako eskutakoak egitera Mexikora Aita "xexteroa" zen eta lanera joan zen Mexikora, zesta puntako zestoak egitera. Aita hil zenean osaba gelditu zen han eta gero bere anaia ere hara joan zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-027-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aita "xexteroa" zen eta lanera joan zen Mexikora, zesta puntako zestoak egitera. Aita hil zenean osaba gelditu zen han eta gero bere anaia ere hara joan zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zer dela ta atera ziñaten hemendik?
- Ez, akordatu nik ez dakit, behin'e ez det galdetu're gauza hoik. Baiño nik uste det gure aita xexterua nola baitzan, frontoiyak kontratatuta jungo zan. Nik hala pentsatzen det e? Ez zan jun behintzat hola [...], nola juten dia artzantza ta ezta; jun zan fijo, bueno, lanakin jun zan. Lehenbizi aitta jun zan eta gero ama ta ni, txikiya nintzala jun giñan hara.
- Ta xexterua zan zuen aitta ordun? Ze xexto mota itten zun?
- Xextua, zea, zesta puntakuak eta... Bai, bai, eta langilliak eta taillerra. Gero osaba jun zitzaigun, bere anaya, ta biyak aitzen zian, eta gero aitta hil ta zeatu zanian osaba geatu zan han. Eta anaya're bai, nere anaya're gero harea jun zan, xexterua, xexteruak giñan.
- Anaia zaharragua zenun zuk?
- Ez, zaharra ez, zaharra... gaztiagua. Zaharragua ez zan jun. Zaharra jun zan Costa Rica, hua behintzat berriz. Hua aipaiza zan, bueno, agustino zan, hua ez zan jun zeara. Xexterua ez zan hua, Mejikon izandu zan baiño...

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia