Astigarraga (Gipuzkoa)

Galdutako eskolak errekuperatzen lagundu zion maisuak

Galdutako eskolak errekuperatzen lagundu zion maisuak Lehen, baserriko lanak egiteagatik, umeek askotan ezin izaten zuten eskolara joan. Don Saturnino maisuak, hala ere, asko lagundu zion Antoniori. Orduko mailak aipatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-025-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen, baserriko lanak egiteagatik, umeek askotan ezin izaten zuten eskolara joan. Don Saturnino maisuak, hala ere, asko lagundu zion Antoniori. Orduko mailak aipatzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun normala izaten zan baserritatikan ta gutxi jutia, hola lana zegonian ta pentsatzen det [...] etxe aldea ibiliko zala, ta...
- Bai, basarrin beti lan izaten dezu. Ez baldin bada belarrak eitten, artua jorratzen, babarrunak... Baratzan, ta guk baratzak baratzak ditugu urte epoka guztitan gaiñian egon beharra. Beti lana izaten da. Eta horregatik basarrikua gutxiyo juten zan, juten giñan eskolara; kalekuak, egunero. Ta gure edadekuak alkarrekin eta gero guk jun be bi hillabete pasa, ta gu atzeatuta geatzen giñan. Baiño gure maixu harek, ni akordatzen naiz, bakar-bakarrik hartu ta gauzak erakusten nola aitzen zitzadan. Ta nik bestien modun eraman nittun. Izaten zian aurrenekua "grado preparatorio", gero "grado elemental", "grado medio" eta "grado superior". Hiru, hiru... edo lau kategoriko zea liburuk giñutzen. Eta grado mediotik grado superiorrea, edo grado elementaletik grado superiorrea pasatzeko, hura jakin behar zun; bestela, ez zeon pasatzeik. Eta beak esaminatzen zun e? Beste iñorrek. Beak maixuek esaminatzen zun. Ta hola ibiltzen giñan. Bueno.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia