Don Saturnino Irisarre, balio handiko gizona eta maisua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-025-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urriaren 19a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: ATG-025/034
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
- Bukatu zan, gerra etorri zanian; gerra etorri zanian, geroztik ez zan azaldu. Republikanuekin ibiltzen zan. Geroztik ez zan azaldu, eta ordun etorri zan "un tal" Irisarre. Saturnino Irisarre, maixua, Leitzatik. Leitzan zeon maixu eta handik etorri zan. Oso ona. Baiño... gizona ona, langillia, dena, dena, dena! Ni akordatzen naiz, jakiña, basarrin lan asko izaten zan; eta nik udan bi hillabete o holaxe belarretan hasi ta artuak eitten, ta artuak jorratzen, ta belarretan. Ta mutil koskorra. Baiño beti [...] izaten baitzan, merienda eramateko, ura ekartzeko... Ta ez nun juteik izaten. Ta gero udazkenian, ya lana bukatzen zanian, eskolara; ta maixu horrek ni bakar-bakarrik hartzen niñun, bakarrik hartu eta erakusten zian. Bai. Zan gizon bat, bueno, gutxi izan leizken bezelakua zan.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!