Astigarraga (Gipuzkoa)

Donostian dena erdaraz

Donostian dena erdaraz <p>Oso gazte hasi zen kanpoan lanean Inaxio, Donostian. Alde handia sumatu zuen Astigarragatik Donostiara, batez ere azken hori erdalduna zelako. Eskolan erdaraz ikasi bazuen ere, kalean euskaraz egiten zuen beti.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-019-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Oso gazte hasi zen kanpoan lanean Inaxio, Donostian. Alde handia sumatu zuen Astigarragatik Donostiara, batez ere azken hori erdalduna zelako. Eskolan erdaraz ikasi bazuen ere, kalean euskaraz egiten zuen beti.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemendik Astigarragatik hamalau urtekin atera.
- Bai.
- Donostiara juteko, ezta?
- Bai.
- Ta zer pentsatu zenun? Guri iruditzen zaigu orain hamalau urtekin ume bat dala.
- Bai, bai. Umiak giñan zeatikan Donostin, lantokitan, erderaz hitz egiten zan dena, ta guk hemen dena euskeraz. Ni hara aillegatu nintzanian oso motz.
- Ta eskolan ordura arte ez al zenun erderaz ikasi?
- Hemen? Eskolan erderaz ta kalian berriz gu dana euskeraz aritzen giñan. Kontraste bat zan. Baiño pixkanaka-pixkanaka hura're ikasi in genun.
- Ta eskolan erderaz e?
- Bai, dana erderaz gaiñera.
- Monjetan ikasi zenun edo?
- Pixka bat aurrena, ez dakit ba, hamar urte arte edo monjetan, ta gero berriz, maisuakin. Ayuntamientoko etxi hortan zan eskola garai hartan.
- Hori publikoa edo izango zen?
- Bai bai publikua zan bai.
- Eta bitan erderaz, monjekin bai ta?
- Bai. Biyetan erderaz.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia