Astigarraga (Gipuzkoa)

Osabaren diziplina eta amaren kultura frantsesa

Osabaren diziplina eta amaren kultura frantsesa Askotan, ogi bila joatean, pilotan jokatzen gelditzen zen eta berandu iristen zen etxera; osabak bi masaileko ematen zizkion orduan. Osabaren eta Enrikeren artean ez zegoen alde handirik adinean. Ama oso emakume ederra omen zen, zigarroa erretzen zuen. Lehen gaizki ikusia zegoen emakumeek zigarroa erretzea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-014-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Askotan, ogi bila joatean, pilotan jokatzen gelditzen zen eta berandu iristen zen etxera; osabak bi masaileko ematen zizkion orduan. Osabaren eta Enrikeren artean ez zegoen alde handirik adinean. Ama oso emakume ederra omen zen, zigarroa erretzen zuen. Lehen gaizki ikusia zegoen emakumeek zigarroa erretzea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Geo Astigarragan dao aiuntamentuan azpin arkupe bat, han asko ibiltzen nintzan hankutsik. Ogiyan billa jun, ta matrailleko earrak hartu beharra etxian. Ogiyan billa bialdu osobak zanak, eta han ibilli pelotan... Ta seittun etorri beharrian, handik bi ordua etxea, bai ba. Akabo. Eta utzi oiñetakuak, eta hankutsik hasi, ta segi. Etxea etorri, ta bi matrailleko irabazi, ta primeran. "Bueno bueno, osoba, hurrenguan goizo etorriko naiz, aguruo etorriko naiz" edo... Oain, harek ematen zizkian earrak. Oaindik bizi da, larogeita beatzi bat urte badittu, ta oaindik bizi da. Bi matrailleko, ta "Alu hau...".
- Zein zan, Xanti?
- Xanti.
- Xanti zan osaba?
- Bai, kuarto batian eitten gendun biyok lo.
- Ez zenuen alde haundiyik.. Zuen amonak, bere semiak eta zuek ere...
- Bai ba, bai ba, baiño hoi zan, gure aita zan semeik zaharrena. Ta horregatik dao diferentzi hoi, gutxiko hoi, horretxeatiyo. Hua nunbait gaztio ezkondu're ingo zan han, Frantzi alde hartan. Ikearri emakume earren bat omen zan gure ama, nei esaten diate Astigarragan. Ta zigarrua ere erretzen emen zun harek. Ta hemen zigarrua erretzen zun emakumia garai haitan, "Hau, hau, hau alajan bat izango dek earra!", ta bakizu ze pasatzen dan, bakizu. Gaur purua erretzen, emakumia barra-barra aitzen da, emakumia barra-barra.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia