Astigarraga (Gipuzkoa)

Soldadutzan, korrika-lasterketara Burgosera

Soldadutzan, korrika-lasterketara Burgosera Soldadutzan, Espainiako korrika-lasterketara joan zen Burgosera. Ez zen batere entrenatu, baina han joan zen. Orduko anekdota kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Soldadutzan, Espainiako korrika-lasterketara joan zen Burgosera. Ez zen batere entrenatu, baina han joan zen. Orduko anekdota kontatzen du.

Transkripzioa

- Ni... Ta korrika Burgosa're bai, "campeonato, campeonato de España" Burgosa, entrenatu ta ezer in gabe. Korrika apuntatu nintzan, ta goizian astelehen goz batian, goizian juten naiz kuartelea, zortzitzan o beatzitan, ta... Hor Loyolan zan e? Ta han, zea, kapitana zai... Joe! Besuak altxata. "¡Ahí va! ¡Que tienes que ir a Burgos! ¡Ya han salido todos!". Ta korrika trenea jun, pentsa ze goguakin jun nintzan. Trenea korrika jun estaziyoa, Donostia, ta trenian sartuta, ta nere ordez jun zanak atera in behar, ein behar izandu zun. Nere ordez jun zana kalera, ta ni han. Ta entrenamentuik eta ezer ein gabe, Burgosa "campeonato de España" korritzea. Ein genun rekorridua, baiño bua, itxoiñaldi earrak einda.
- Ta ze korrika-saio o ze kanpeonato?
- "Campeonato de España", militarrena.
- Zenbat?
- Hamabi kilometro, hamabi kilometro zian, ta lehenotik junak zauden beste batzuk.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia