Dantza lotua bekatu izateari beldurrik ez
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: ATG-005/015
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
- Ordun dantzan edozein moduta ittea ta, pixkat bijilatua o ez al zan eongo?
- Bijilatua, ez. Bai, pekatua zan, ordun dana pekatua zan. Baiño ordun bazan galazi itten zuen, lekuk bazian galazten zuenak heldua: Urnieta bat, Urnieta. Ta guk ez giñon kasoik itten, munizipalak eta ibiltzen zian, ta guk "Aaaa!", guk aurrea itten genun; neskak "Bai, bai, ze nik honekin ibilli nahi det, Zergatik galazi behar dezu?", ta gogor eitten genun, ta ez ziguten ezer esaten. Bueno, esan bai, baiño kastigoik ez behintzat. Hola ibiltzen giñan. Baiña Oialumen libre izaten zan. ta Astigarragan'e bai.
Urnietan'e akaso bertako seme-alabak edo izan baldin baziñaten...
- Igual, igual, bai, igual errespeto gehiyo, ta geatu in behar, ezagunak eta gu ezezagunak giñan hara juten giñanian. Geo ezautuko giñuzten, baiño momentun behintzat ezezagunak, eta gogor itten genun, ta tira.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!