Astigarraga (Gipuzkoa)

Joxek sermoia bota zuenekoa

Joxek sermoia bota zuenekoa 12 urte zituela, Herreratik Astigarragara itzuli ziren bizitzera. Orduan, komunioa egin behar zuen. Garai hartako apaiza, don Luis Zufiria, gizon ona zen. Apaiz horrek aukera eman zien umeei sermoia emateko, eta Joxe izan zen lehenengoa sermoia eman zuena.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-005-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
12 urte zituela, Herreratik Astigarragara itzuli ziren bizitzera. Orduan, komunioa egin behar zuen. Garai hartako apaiza, don Luis Zufiria, gizon ona zen. Apaiz horrek aukera eman zien umeei sermoia emateko, eta Joxe izan zen lehenengoa sermoia eman zuena.

Transkripzioa

- Ordun zuk haurtzaroan lehenbiziko gauzak akordatuko zeanak esan diazuna, Herrerako...
- Bai, gero handik honea etorri giñan, ta ba bueno hemen ordun nik hamabi urte banittun. Ta ordun ein genun, nik, ordun izaten zan komuniyo txikiya ta komuniyo haundiya, bi. Ta gu etorri giñanian, ordun zan hemen apaiz berri bat etorri zan, apaiza ona askua zan hua. Ona esan nahi nuke, gizona lagun artekua ta... Oain'e badia, baiña bazian ordun beste tankera bateko apaizak izaten zian, danetakuak izaten dia hoik'e. Baiño hua ez, don Luis Zufiria, goialdekua zan nunbaitte. Baiño oso famosua. Misiyuak eta ordun ematen zen sermoiyak eta oso umetakua. Eta hua etorri zan urte hartan, ta aurreneko gu giñan, mutil koskorrak hamabi urtekuak, Sabina're bai gukin batian ein zun. Eta goatzen naiz, bai, hoi sekula ez zait ahaztutzen, beti ta lagun artian askotan, bakite, danak bakite danak, nik egin nun aurreneko sermoiya. Ez zan eitten Astigarragan, gero hasi zian, ta bikariyu horrek, horrek moldatu zun gu, ta sermoiya ta geo emakumiak izaten zuen "abanderadas" esaten zan. Gaur ez dao holakoik. Ordun izaten zian, ta holakuak. Ta gu jarri giñun hiru preparatzen, sermoiyeako preparatzen hiru mutil giñan, ta geo han esamiña han itten giñun, esamiñak eta han ein, Sermoiya ein, ta pruebak eta. Ta ni bereizi niñun.
- Hiru hoitatik?
- Bai, sermoiya.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia