Astigarraga (Gipuzkoa)

Hilerokoa jaistean, azalpen gutxi

Hilerokoa jaistean, azalpen gutxi Hilerokoa jaistean azalpen handirik ez. Tabua zen. Toallak, kate-orratzarekin lotuta. Lagunak zer esan zion. Hilerokoarekin zer ezin zen egin. Orduko dutxak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-004-051 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hilerokoa jaistean azalpen handirik ez. Tabua zen. Toallak, kate-orratzarekin lotuta. Lagunak zer esan zion. Hilerokoarekin zer ezin zen egin. Orduko dutxak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Sabina, kontu hoikin ai geala, okurritzen zait regla, lehenbiziko regla jeitsi ber zitzaizunian ta hola. Ordun izaten al zan amak edo eskolan edo esaten al zan "aizu, ba edadia dakazu eta hola ta hola pasako zaizu" edo?
- Nei ez behintzat, ta bestiaidi ez hola ikusita, "ui ama, zea dakat", "hoi ez den... hoi ez den ezer ere, hoi ez den ezer, emakume guztik izaten diten hoi ta ez den ez den ezer'e pasatzen". Ta toaillak edo ez dakit zer jarri zizkian eta kateko rosakin ta lotuta, ordun zea, tampas ta zea hoitakuak ezar'e. Ta ez ote zian, "normal ibili hai e? Normal ibili hai". Zea, ta geo nere laguna, nere lagunan etxea jun nintzan ta esan niyon "ez dakin ze pasa zaiten, hola ta hola", eta "uff", ni baiño zaharro da, ta oain Bilbaon bizi da. Ta zea, "hoi ez den ezer, neska. Hoi zea den, hillero etortzen dana den hoi". Baiño lenbizikuan, apuro earra e?
- Lagunan artian ta igual gehio?
- Bai, bai bai, etxekua, etxian ezta ezar'e, tabu! Tabu holako gauzak.
- Ta izaten al zian, ordun esaten al zan regla zanakanian ezin zenittula gauza zenbait gauza in: ba odolkik ittia txarra da ta baserritan esaten da ez? O maionesa kortatu itten dala.
- A" Bai, bai, bai.
- O ezin zala garbitasunik in edo?
- Bai, esaten zuten e? Bai, bai, ta ez dutxatu ta. Bueno dutxatu, ordun ez zeon dutxik, ta horretxen zan'e kaldera, kaldera zeatu, ta komunea eman ta han garbittu. Bai.
- Eta konpresak eta hoik'e, ba toaillak leno esan dezun [...]
- Konpresak? Hoixen. Bai, bai. Haik gordian igual garbittu beharko zituen.
- Oi! Beharko! Hoixen ba. Anaiak eo zeatzen zianian, handixe [...] iñor [...] zanian, hartu palankanian ta zeatu ta hoiyek danak kendu ta... bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia