Ezkontzean lana uztea zen normalena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-004-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko martxoaren 23a
- Iraupena: 0:01:38
- Erref: ATG-004/044
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo) , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna
Transkripzioa
- Ordun emakumiak etxetik kanpoa lan in behar zunikan ere...
- Ez, ez, ez, ordun... Baiño Hernanin, Hernaniko emakume guztik, denak fabrikan ibiltzen zian. Hemenguak pues batzuk neskame ta bestia zean, baiño hemendikan ere juten giñan e? Bai, bai. Hemendikan ere juten giñan fabrika're.
- Ta ezkondu ta gero zergatik... zeatik gelditu ziñan?
- Ez, ez zan ordun, etxian gelditzen zan emakumia. Uain bezela lanea? Ez, ez, uan jun biharra dakate, baiño ordun senarran soldatakin pasa bihar zenun. Bai, bai, ordun esposatu ta emakumia etxian gelditzen zan.
- Gaizki ikusiya zeon edo ez zan ohitturik besteik gabe? Esan nahi det, asumittuta zeon "ezkondu ta oain etxea"?
- Etxea, bai, bai, bai.
- Etxekoandre.
- Bai, etxekoandre, o neskame o "lo que sea".
- Etxian?
- Etxian, hoixe.
- Ta neskame?
- Hoixe. Ta oaindikan ere bai.
- Ze hoi behin'e ez da rekonozitu izan ta.
- "Qué va, qué va".
- Baiño etxian lan asko ingo zenuten zuek.
- Amonak beti hoi esaten zian "Ai, ai, ai, zea, jubilaziyua... Emakumia jubilatzen da betiko begik ixten dittunian, orduntxe".
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!