Amaren atsekabea, Bilbo erori zenean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-004-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko martxoaren 23a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: ATG-004/024
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Ta nere amai ta're han Bilbaoa sartu zianian, Bilbaoa sartu zianian, gu handikan etorri gabiak ta, zea, burun xistera zula berdurakin ezin aillaitu baratzatikan etxea; ezin aillaitu, kanpana bueltakuak eta Bilbaon eta harek jakin gu han giñala, aldi hartan. Ezin aillaitu.
- Ama zen hola?
- Ama.
- Zuen ama?
- Nere ama, baratzatikan eta ezin pausoik ezin eman. Eta zeak, esto, apaizak apaizak esan emen ziyon: "Juana, ekar zazu zea hoi, xestera hoi, eta neonek emango dizut etxea"; beheko sotoa beak ekarri emen zittun, ezin aillaittu, klaro.
- Atsekabeakin, zakan nahigabea.
- Klaro, klaro, ta lau ume falta, lau ume falta, ta denak bazakitela aldi hartan giñala. Ta hola.
Herriya ttikiya izatiakin ta eziñikusiya bai, baiña laguntza're izango zan.
- Txikiya... Bai, laguntza, zenena? Zenen laguntza? Denak berdiñak gauden ta. Denak berdiñak gauden.
- Batak bestiai esan nahi det, pixkat, apoio pixkat edo.
- Denak berdiñak. Batekin hizketan hasi ta negarrez. Bestiai zeatu ta "nere semiak ere han zion, bestia're han zion ta zean ta. Hola. Bai, bai.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!