Santiago-enea baserriaren jatorria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATG-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 21a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: ATG-001/002
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Ama Lazkaokua ordun?
- Bai, bai. Nun, nun. Holaxe.
- Aitta, berriz, hemen jaiyua?
- Aitta, berriz, hemen jaiyua.
- Hemen esaten dezunian, hau ze baserri da?
- Hau Santiago Enea, Astigarraga, Santiago Enea.
- Eta zu zeorre hemen jaiyo ziñan?
- Bai, ni nerone hemen jayua naiz.
- Santiago Enea, hola deittu izan zaio beti?
- Bai, beti, ta Santiyoko Astigarragan do Santiyoko ermita han goyen do. Ta ordun'e ahal zunak ahal zuna in nahiko zun ta hemen jarri emen zun hango seme bat aittak, ezkonduta hemen jarri emen zun. Ta hor beheku hoi oin hala da ta leheno're bai, bi bizitzakua da, baiño izen berdiñakin: hoi Hernanikua Santiago Enea ta hau Astigarragakua Santiago enea. Han seme-alabak jarri emen zittun ta hemen semea bakarra.
- Hara, zuen aitta zena?
- Ez, auskalo, auskalo, lehengo gizalditikan, lehendik. Ta gure aitta ta hemen jaiyuak.
- Ta noiz jaio ziñen zu?
- Ni jayo nintzan "treinta y nuevian, cuatro de octubre", gerra bukautako urtian jaiyo nintzan ni.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!