Sebastian Zabalegi Aristimuño
Astigarraga (Gipuzkoa) (1934)
Biografia
Astigarragako Oiarbide baserrian jaio zen. Aita zuen bertakoa; eta ama, Gaztelutik etorria. Sei senide izan ziren; eta, aita gazterik hil bazitzaien ere, etxean hamabi bat lagun bizi izan ziren. Sagardotegia izan zuten beti: aurrena, Hernanin; geroago, Astigarragan, herrian bertan; eta, azkenik, Oiarbide baserria hartu zuten horretarako. Ukuiluan ganadua izan zuten; eta, horretaz gain, sagardoa saltzetik ere atera izan zuten bizimodua. Hamalau urterekin, idiak hartu eta inguruko baserrietako lanak egiten zituen Sebastianek. Urte askoan, gainera, berak eraman zuen baserriz baserriko ganaduaren zerrenda, inguruko baserritarrek zuten kofradian.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ATG-011 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute