Iparraldeko artzain baten lanaldi laburra
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIB-002-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Behin Iparraldeko bi artzain etorri omen ziren Aurizberrira ardiekin, uda denboran. Bien artaldeak batu zituzten eta bietako bat Itoitzera joan omen zen lan eske, ondo irabazten zela-eta. Ez zuen denbora luzez iraun. Nagusiarekin gertatutako pasadizoa.
- Auzoa: Arrieta
- Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 1982(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:25
- Erref: AIB-002/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Artola Kortajarena
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Bein bates, bi artzai frantsak torri zire? Aurizperriko oianetara ardiekin, uda denboran, ta, joño! biak, bi salduak juntatu batera? ta: "Orai? bah! entregu gara kui-, ardi-salduak kuidatzeko? ta bah! joaten al gara... España ortan, iazten dute? jornalak ain... onak, talluekin ta", "Bah! joan niais nik", "Bueno, bueno, goai!". Gizona juan tze... Itoitza; Itoitz ¿ya sabes?... ta an, lana eskatu? ta, "Oh, bai, zalkeak eta... eru eta oetaik badugu...".
- Zarteak eta? (gaizki ulertua guk)
- Zalkea, la... zebada y... erua le llamaban al gerón. "... or aizna al tzara, bauzu lan... zenbait eguntako", "Ta jornala?", "Bah! duro erdi bat, jornala, merezi uzu", "Bueno, bueno". Goiz-goizetik asi zen, talluekin, tzirristi-zarrasta. Gero? iruzkia atra zelai(k), ongi berotzen? je! gizona losatuik beroas! an, i(t)zalean, leku fresko aetan... Joño! ezin soportatu... ño! "Aitu zu, nausia, emen ezta alako belar goxoetaik, pixkat... freskatzeko?" Gizona, nausia: “Bah! onek eztu karrera it-, inen emen, eskapatiko da; obe da eskapatzen bada emendik”. Axünak, asi monton bat, je! mentzean, urbil? urbiltzeko gan? "Au bauzu belar fresko at, freskatzeko; arekin? gustorara, egoin tzära, obenien tzu". Gizona joaten da, dena buluxi? ta, itzülipurdika! narraste areki? axunein gañean ta, jode! gero ezin aguantatu... "Kartzu, kartzu... jornala, banae emendik!", "Tori, tori... zazi!". Mendira alleatu zelaik, launen ondora, tzakurra... asi men tze: aun! aun! aun! aun!... Tzakurre, tzakurra deitzen men tze... Fraxko. Gizona: "Ze, enauk ezautzen, Frexko? ba, ongi... ongi eskarmentatu emendu näiz, bai; Españako belar freskoak
nola pikatzeunte!"...
Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!