Artzibar (Nafarroa)

Zuhaitz-txertoak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIB-002-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zuhaitz-txertoen inguruko azalpenak. "Pasakak", mendiko sagar txikiak. Beste fruta-arbola batzuk.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nere aitak, erraten tzue, anitz aldiz: “Berri in dute, alor bat? plantatu... sagarardo oetaik”.
- Arbolea?
- Bai; gero, urteko... urte guziko sagarardoa izein gindue? edateko. Ta ala-ala pastu ze denbora; anaëa zarrena, arek etz(u)e... gustoik plantatzeko arbol ebetaik, daus! aita ta nik ere? beti... o lizarrak edo pasakak, gero injertatzeko... Bertzea etxego; oi? gero? sagarrak yateko bai!... tenple ona.
- Pasaka, mendiko sagar ttar bat, txiki bat da?
- Sí, mendiko sagarra... ok baño txikiaok, sagarrak; pasaka deitzen gindue. Oetan, injertatu? ta... anitz ongi ematen da(g)u, fiarrao, da... arbolea. Nik? joño! olaxeko tronkoak ebaki? ta, ereki... korteza-larrua? bi aldetara? artu puga? olaxe... alde batetik bakarrik, lastatu? tä, tras! sartu gor?... lotu? tä, jode!... an errian, nornai: "Baña ik, nola injertatzen tuk? dena-da arrapa(t)zeunte!", "Bai, in tzazie ongi, zuek ere!".
- Jakin behar da, e?
- Adar... arboliak? atratzeunte, urtero, puga berriak, ta aietaik, artu? ta obenetan; artu? ta paratu...
- Injertoa...
- Bai, ortako... plantak biar du... izerditan egon, ize-... antxe artzen du segidoan e, ongi lotuik? t’an seguruan daude. An, errian, gure etxe ondoan? el de Andia... udarëak bazuela an, alako alor-, alorrean, ta... gauza txarrak kartzen zuela. "Nauk etorri? injertatzera", "Bueno", "Kartzen al duk pugak, andik", "Bai, bai, karriko tut". Segidoan, denak paratu ongi? batere etze... galditzen, bueno, galtzen; dena jartzen züte. Gero, gerexioak ere "Koño, gerexu txarrak kartzen tu, ta... torrubiauk", "Ni joain naiz, bai; kartzie pugak alako... alorretik". Denak artzen züte. Orai, olaxeko gerexioak, kartzen tu.
- Gerexioak?
- Gerexioa es... la cereza; zenbait aldëz kartzen du bai, probatzera, baña justo-justo...

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia