Lur Albizu Etxetxipia
Artazu (Nafarroa) (1993)
Biografia
1993 urteko uztailaren 25ean jaio zen Lur. Iruñean bizi izan zen 7 urte bete arte, eta Artazura bizitzera joan ziren gero. Ikasketak direla eta Gasteiz, Baiona eta Mexikon ere bizi izan da, baina denbora tarte murritzez, beti ere. Iruindarra du aita, eta Artazukoa ama. Anaia du, gazteagoa. Euskal Ikasketak amaitzen ari zen Gasteizen elkarrizketa egin genionean. Musika ikasketak eginak ditu ere, Iruñean, gradu erdiko titulazioa. Ziraukiko Artzai Gasparrekin batera egin genion elkarrizketa, eta kontu pila ibili genuen: ikasketak, Nafarroako eremu “ez euskalduna”, parranda, korrika, herrigintza, musika eta beste hainbat.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ATU-001 | 2015 | Gazte gara gazte | Aitor Errazkin | ||
ATU-002 | 2015 | Gazte gara gazte | Aitor Errazkin |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute