Gurasoek erdararik jakin ez, seme-alabek euskararik jakin ez
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AGO-001-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Erdaraz ahal zen bezala, belarriz, ikasi zuen. Euskaraz ere ikasiko zuen (euskara landua) gustura, baina ez zuen aukerarik izan. Euskara asko galdu zen Arrigorriagan. Baditu lehengusuak euskararik ez dakitenak, gurasoek erdararik jakin ez arren. Esaten zuten euskarak ez zuela ezertarako balio. Berak beti maite izan du euskara. Semeak aitari barre egiten zion erdaraz gaizki egiten zuelako: "yo he visto las 'arratas' subiendo...". Amak ez zekien erdararik. "Hable en cristiano" esaten zioten leihatilan Bilbora zergak ordaintzera joaten zenean. Ama asko sufritutakoa da horregatik.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:02:47
- Erref: AGO-001/011
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
-Ta erderaz zelan?
-Ba erderaz guk ba ahal dan moduen. Oin badakigu apur bet baia lehen erderaz ez gindun iñon… ez zan radixorik be egoten ta telebisiñorik bez orduen. Orduen etzean euskeraz ta entzungoa, entzunekoa gurusoari. Ni ez naz egon euskerazko… ikisiko nauen nik euskera be bai e? ez naz ibili iñoz ikisten ta. Astirik bez.
-Hemen zure ume sasoian euskera asko entzuten zan Arrigorriagan?
-Ez, ez, galdu in zen orduen euskera asko. Francon denporia zan ta nik dekodaz han lehengusuek, lehengusu-lehengusuek, gurusoak erderarik jakin ez, erderarik jakin ez e? ta semeak auskerarik jakin ez. Esaten auren /esateuren/ erdera barik gaur ez dauela ezer, auskerea ez dala ezetako bihar, ta bueno! Nik horren ganean… niri barrez beti euskeria tiritu e? niri gustau auskeria! Ni auskeria… beti tiritu dost.
-Baia etxean, zure lehengusu horrek eta, etxean ez eben eitten?
-Erdera. Haik erdera, aiteri ta amari be erdera. Ta euskera, erdera… gurusoak auskera jakin ez, edo txarto. Fabrikan “arrastas” ta holan… ta gero semea barre, semeak aiteri barre. Igual, nire osabea, nire aman… ta nire ama bardin. “Yo ha visto las arratas” ta semeak barre aiteri, “las arratas” esatia, arratoiak ikusi dauzela kristeleti gora igoten fabrikan. Ta nire ama be bardin, nire ama… auskera bai baia erdera… erdera ikisi barik joan zan munduti. Ta joan in behar sarriten, kontribuziñoa hamen pagetan zanean etorten zan kobretan diputaziñoti edo ba kontribuziñoa pageu bihar zanean, ta joaten zan gero egun betzuk barru edo Bilbora joan azkero ez zan errekargarik egoten. Ta Bilbora ta Bilbon “¡ahora cristiano!” iten ei /i/ otsan hango takillakoak, “¡Hable cristiano!”. Jo, hak zer paseu dauen hak andriak.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!