Herriko pertsonaia ezagunen inguruko kontuak, umeen ikuspegitik
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Danel Goikolea
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: ARR-188/012
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Medikuak eta sasimedikuak
Transkripzioa
-Eta gero baten bat geixoik auenien, indiziñuek be ipintten zien, eta Don Tomas Atxabaletako medikuek auken hiru plazako motorra. Motorra elegantie, sidekarra auken; eta gero beste praktikante batek, harek Guzzi, moto Guzzi. "Hi, Guzzi; gutxi egongo diela holako motorrak, esan gura jok honek". A, eta abadiana. Abadiek erreten auen asko; librillue-edo hori, papela, markie, gaur egun be egongo da hori markioi: Abadie. Eta berak harekin eitten zittuen zigarruak. Kuarteroie eukan eta eitten zittuen zigarruak. Gurien iñork ez auen erreten, aittek ez auen erreten. Abadie. Honek abadiok, e. Pentsau papela be eurendako eukiela. Abadie izenekua, espeziala. Gure gogoetak horrek.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!