Jolasteko nahikoa denbora izaten zuten umetan; umetako kanta
Umetako kontuak. Nahikoa denbora izaten zuten jolasteko. Oraindik ez zegoen ez telebistarik, ez irratirik, ezer. Abadeak izan zuen lehenengo irratia. Behizain ibiltzen zirenean abesten zuten kanta bat: "Libiri ta labero...".
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Danel Goikolea
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: ARR-188/010
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Aparatuak, objektuak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
-Gero hamaika urtekin... Eukitten gauen nahikua denpora jolas eitteko, ez euen telebistaik. Radiue abadianien bakarrik. Halako baten Aranen ekarri auen Philips bat...
-Arane badago Koruetan?
-Arane? Gure etxe ondokuek Arane die, honek Nati Altube, Puri Altube. Arane da hori etxioi. Bai, Uxarte be bai, Uxarte be bai.
-[...]
-Eurak eukien beste etxe bat, Barrutikue, oiñ urak hartute dauan lekuen, eta han eukien euren amama, eta hori etxioi gero einddakua zan, Aranekue. Da etxe..., bajutxue da, ez da oso altua. Eta, bueno, ni han ibiltten nintzen etxeik etxe, guk ez gauken behirik, baiñe behizaiñ. Behizain be denporia egoten zan sobra, eta beste zelai baten egoten zan beste behizain bat, eta alkarri burla eitten gutsen, kantau eitten gutsen. Zainddu biher zien behixak ez zaittezen fan solora, arto-solora ero. Eta adibidez ba kantu bat zan: "Libiri eta labero, kakaganauzaiñe, kakaganauzaiñe; ganauzaiñe logure, aitta ta ama(k) jo gure, Menditxeko ganauek artue gura aiñe!" Eta horrek zien gure entretenimentuek.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!