"Txori he visto..."
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-155-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko uztailaren 14a
- Iraupena: 0:01:17
- Erref: ARR-155/018
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Fraideak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
-Eta Maristetan euskeraz itten zeuein edo erderaz?
-Erderaz.
-Gerra aurretik be bai e?
-Bai, bai, bai. Erderaz itten zan, erderaz itten zan.
-Eta zer moduzko maisuak zien e, ondo ikasten zeuein edo…?
-E?
-Kastigo asko egoten zan edo…?
-Kastigau? Ez, jente ona zan, zera, mutil onak zien, gero ondo portetan gitzen jeneralmente ez dakitzu? Jente, jente noblie, bamos. Ta anekdota bat kontauko dutzut /kontaukutzut/. Ba bat aillegau zan berandu. Hor e, Mendiola ta horko inguru guztiek, Mendiola, Arientza, ta Bolibar ta horko kontorno guztie ba halako jente… ba ha zentralizetan zan, ba ez auen besterik ta ba haxe. Eskoitzatik be jente asko etorten zan ta. Maristak famosuek zien orduen. Tan holan, ta… egun baten aillegau zan mutiko bat berandu. Udebarrixe. Ta txorixek itten dittu umiek, ta esan utsen “¿Qué ha pasau?“ ta “Don maestro, txori he visto, harri he tirau, no he azertau, tirando tirando denporie pasau.”
-Eta entendidu euen maistruak, edo?
-Karo, ze ingo utsen /ingutsen/, ba, barre. Ze eingo auen ba. Ba mutikuen zera, bersiñue, badakitzu. Distraidu, ez dakizu? haxe intenziñua txorikumak hartzeko ta ze ta ordun…
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!