Arrasate (Gipuzkoa)

Elma lantegia eta Biteri eskola

Elma lantegia eta Biteri eskola 14 urterekin, Elma lantegian hasi zen lanean. Handik lau urtera, 18 urterekin, lanean zebilela egun erdiko eskolak jasotzen hasi zen, doitzaile (ajustadore) ikasketak egiteko, gaurko Biteri plazan zegoen Biteri eskolan (geroago eta beste toki batean Eskola Profesionala izango zena).

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-155-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
14 urterekin, Elma lantegian hasi zen lanean. Handik lau urtera, 18 urterekin, lanean zebilela egun erdiko eskolak jasotzen hasi zen, doitzaile (ajustadore) ikasketak egiteko, gaurko Biteri plazan zegoen Biteri eskolan (geroago eta beste toki batean Eskola Profesionala izango zena).
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero, hamalau urteaz, fan nitzen fabrikara, Elmara. Ta han ofizial ein nintzen. Ta gero, hamazortzi urteaz, fan nintzen eskola profesionalera. Zera, “Escuelas de Biteri“. Eskola profesionala fundau zanien, orduentxe hasi gitzen gu eskola pro… hor Biterin hasi gitzen eskolan. Ta ia han ein nauen zera, esto, ofizialie. Ta gero maestria.
-Baiña Biteri zan, edo profesionala?
-Lelengo Bite… Biteri, “Las Escuelas de Biteri“ hasi zan, fundau zan eskola profesionala. Ta gero fan zan hara, zerera, esto… oin ospittela dauen lekure. Gero fan zan. Lelengo Biterin ta zertu, arrankau auen. Bai.
-A, eskola profesionala ez zan, ez da betik eon oin dauen lekuen?
-Ke ba! Hamen?
-Bai.
-Bai zera! Hor Biterin, hor zerien, hortxe plazan, hori badau bai gasolinerie hori katxarruoi? Hortxe auen Biteri! Hortxe auen Biteri. Ta oin torrie dauen lekuen auen Biterin estatua, ta ha Biterin estatua oin dau han San Juango han zerien dau, han parkien. Biteri hortxe auen.
-Eskola profesionala Biterin hasi zan?
-Biterin hasi zan, ta gero pasau zan zerera, esto, ha baezan e, han estaziño ostien, bamos, oin ospittal ostien, ospittela badau, oin ospittela da, han atzekaldeko pabelloie, orduen han egon zan barriro. Eskola profesionala. Ta gero haundi in zanien, barriro ba gero hona pasau zan.
-Eta zu Biterin ibili ziñanerako Don Jose Maria baebillen hor?
-Bai, Don Jose Mariak fundau auen hori. Don Jose Mariak fundau auen, bai. Don Jose Mariak fundau auen. Orduan hamengo [industrialok hasarre egon zien], joder! Bai.
-Baiña zu Biterira fan ziñan Elman ia lanien ibilitta?
-Bai, bai, ibilitte, hamazortzi urteaz!
-Hamazortziaz?
-Hamazortziaz. Gero, hor akabau nauenien, gero soldau.
-Oseake Biteri Eskolara, gero profesionala izengo zana.
-Bai.
-Eta hori Biteri eskola hori euen hamen San Andresen?
-San Andresen ez, hortxe zerien, gasolinerie dauen lekuen. Gasoliñerie ha trastie zelan da, ha zera, hor plazan, zera, hor.
-A, gasoliñeria! Baiña eske gasoliñeria, bueno, Gasoliñera izena dakona, ezta?
-Bai. Bai, bai.
-A, osea plazan bertan euen.
-Bertan, hortxe auen.
-Horrek, horrek zela dako izena plaza horrek? Lehen ze izen eukan?
-Lehen plaza Biteri, oin ez dakit zelan dan. Ez dakit /eztaitt/.
-Biteri plazan.
-Hortxe auen, bai.
-Eta zuk, oseake Elman hamalau urtekin hasi ta hemezortziaz eskolara fan eta lanari itxi in zotsain edo lana egun erdi?
-Ez, ez, ez, egun erdi lan eta beste erdi eskolan.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia