Arrasate (Gipuzkoa)

Pilotari esker ezagutu zuen emaztegaia

Pilotari esker ezagutu zuen emaztegaia Azkoitiko Enkarnazion Elortza hartu zuen emazte. Seme bi ditu. Pilota partida baten ostean ezagutu zuen emaztegaia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-084-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Azkoitiko Enkarnazion Elortza hartu zuen emazte. Seme bi ditu. Pilota partida baten ostean ezagutu zuen emaztegaia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ezkondu ein za?
-Bai.
-Noiz ezkondu ziñan?
-“El año cincuenta y dos”. Azkoittiko bateaz.
-Azkoittiar bateaz?
-Bai. Encarnación Elorza.
-Aiba, neu be Elortza naiz.
-Ba, ezkondu nintzuan. Ta jaukat bi seme. Bat hau, nausixena, ta bestie Mondrauen lana itten dauena, Mondrauen bizi dok ha. Ha be ezkonduta jak, e.
-Ta azkoittiar hau, zure andria izen zana… da? bizi da ondiok?
-Ez, hil zan, hil zan. Hil zan ointxe… nobienbrien hamabost urte.
-Ta hau zer ezautu zeben, pelota asuntuegatik edo?
-Zela ezautu nauen? Ba… Azkoittira Andramarixetan pelotan fan gitzuan, eta Bergarako enpresarixuak erun nindduan. Porke Mondrauetik Azkoittire fatie problemie zuan, e. Problemie.
-Ez euen han trena zerien, e...?
-Trena?
-... Urolatik?
-Urolatik? Bai, baiña Zumarragara? Mondrauetik Zumarragara fan biher hitzen e.
-Karo, karo.
-Urolako, Zumaiakua hartzeko. Ta, enpresarixuak deittu justan ta “Etorri hai hona ta neuk erungo haut” ta “Bale”. Ta berakin.
-Kotxien?
-Bai, bere kotxien. Ta pelota partidua jokatu, ta han ez dakit zer ein biher auela ta aiuntamientuekin egon biher auela ta ez dakit zer, ta esan justan: “Hamen afalduko juau, e”. Ta hantxe afaitten. Horreik jaukien tabernie ta restaurana ta… Orduen zera izeten zuan, oin "ostala" baiña orduen "fonda".
-Fondia, bai.
-Ta haren etxien ta tal, ta. Ta hurrengoko egunien baton batek partidua jaukan ta suspendiru in jutsan. Ta esan justan: “E! Bixer hemen jokatu biher dok /bihok/ ostera. “Baiñe ez dauket baiñe nik erropaik be ta” ta “Erropakin arreglauko dustie hemen”. Ta eurak garbittu justien erropak eta tal, ta lo be bertan in naixuan, ta hantxe ezautu naixuan.
-Ha etxe haretakua zan?
-Bai, alabia. Ta hantxe ezautu naixuan. Ta tal ta. Ta gero, ba, berbetan bere aittekin ta, bera ta, ba, taberna kanpuen jarritte. Han egon nintzuan eurakin. Ta gero, zer zuan? A! Gero… Nun ikusi naixuan gero? A, Lekeition! Lekeitiora fan gitzuan pelotan ta bera be hantxe jauan. Abarie jaukan anaie. Ta Lekeition jauan abare. Ta haren etxien jauan. Ta han ibili gitzuan ta tal ta, hantxe hasi ta, ba, akabo. Gero ezkondu.
-Azkoitiarra.
-Bai.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia