Arrasate (Gipuzkoa)

Etxeko umeak Eskoriatzara babesera

Etxeko umeak Eskoriatzara babesera Gorriek Arrasate bonbardatzen zutenean, nazionalek herriko plazara ateratzen zituzten preso zituzten gudariak. Joxe eta bere anai-arrebak aitaren baserrira eraman zituzten orduan, Eskoriatzara.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-084-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gorriek Arrasate bonbardatzen zutenean, nazionalek herriko plazara ateratzen zituzten preso zituzten gudariak. Joxe eta bere anai-arrebak aitaren baserrira eraman zituzten orduan, Eskoriatzara.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hor bonbardeo zerak-eta hasi zienien… bonbardeue be egon zuan hor. Presuek atara jittuen plazara, e! Ta abioie etorri zanien bota be bai bonbie! Ta ez juan /etxuan/ errebentau!
-Kontxo.
-Ez juan /etxuan/ errebentau!
-Osea, presuak, nazionalistak?
-Karo, karo.
-Osea gudarixek?
-Gudarixek-eta, ba, gudarixek edo gure danak! Behintzet frankistak edo españolistak ez zienak, hor kartzelan jazan. Ta atara itten jittuen, e! Plazara, e!
-Ta, osea, haik aber harrapaitten zittuen…?
-Bai! Ta bota juen bonbie, baiñe hantxe itturri bat jauan ta hantxe kanpuen jo ta apurtuta hantxe egon zuan. Guk ikusi gaixuan. Ta gero gure aitte-ta sustau zittuan ta eruen gindduan basarrire.
-Ta ha Mazmela inguru haretan trankillau egon zan?
-Bai…
-Handik be batzuk ihes in bihar izan euein.
-Bai, bai, baiñe hor e…
-Hor Urezaundiko, Urezaundiko…
-Urezaundikuek-eta bai, bai.
-Hareik hanka in biher izan euein e.
-Bai, bai. Eta hor be gero Mazleman be pasau zuan, hemen Kurtzeta hemen jak! Ta Mazmela hortxe jak! Ta hor egon zittuan holako zerak eta, gabetan etorten zittuan gorrixek harutze ta… ni mutikue baiña akordetan naz zerbaitteaz… zerbaitzuaz akordetan nintzuan. Ta hantxe egon gitzuan gu gero. Hantxe.
-Ia, kalian baiño trankillau.
-Karo, Mondraue peligrosue jarritte jauan ta.
-Aitte ta ez e. Aitte ta ama etxien. Ta gu hor, nunbaitten.
-Eta zuk hor Etxenagusin e, Etxenagusin ez daukotzu goguan ganaurik kendu ein otsuein edo…?
-Ez, holakorik ez zuan /etxuan/ pasau.
-Etxe askotan pasau zan hori.
-Ez, holakoik ez, hor ez. Hor ez zuan /etzuan/ holakorik pasau. Ba, beste leku batzuetan bai.
-Eta, orduan, Etxenagusin, denpora dana etxian egon ziñein? Zuek ez zeuen euki soldaurik etxian ta holakorik?
-Ez.
-Ta lapurretarik eta ez zeuen euki.
-Ez, ez, ez, ez.
-Zegatik baserri batzuk ba igual hor ola beste auzo batzutara fan ta baserrixa hutsik itxi ta bueltan dana…
-Ez, ez, ez, holakorik ez zuan /etzuan/ pasau Mazmelan. Mazmelan-ta ez zittuan pasau holakorik.
-Ia. Oseake bonbazua orduan pelotan zabitzeilla.
-Bai, mutikuek gabitzan, ba, hantxe!
-Joe.
-Ta beste baten Portaloipeien errebentau juan beste bat ta hil zittuan Kortabarria ta… bi edo hiru hil zittuan Mondrauen e. Bi edo hiru hil zittuan.
-Eta bonbak etozen, zera, Elorrixo aldetik, edo?
-Kanpazar aldetik esaten juen. Hala esaten juen.
-Bai, han egon zien ba Elorrixon ta…
-Bai, bai, handik esaten juen…
-… gudarixak, milizianuak edo…
-Bai, bai, handik esaten juen.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia