Arrasate (Gipuzkoa)

Gose larria Arrasaten gerraostean

Gose larria Arrasaten gerraostean <p>Arrasaten gose larria ezagutu zuten, jendea hiltzerainoko bestekoa, dio Joxek. Falangisten "Auxilio Socialen" banatzen zen errazionamendua. Joxek pilotan jolasten ziharduela, frontoian bonba bat erori zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-084-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arrasaten gose larria ezagutu zuten, jendea hiltzerainoko bestekoa, dio Joxek. Falangisten "Auxilio Socialen" banatzen zen errazionamendua. Joxek pilotan jolasten ziharduela, frontoian bonba bat erori zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta esan dozu, orduen, gose asko pasau zala Mondraguen?
-Mondrauen bai, Mondrauen bai. Hil be bai jentia, gosiekin.
-Gosiak, e?
-Bai, bai.
-Bai?
-Bai. Hil be bai. Orduen gose haundixa jauan, e.
-Hori razionamientuoi zer moduz fan zan?
-Razionamientue, ba, hantxe plaza aurrien emuten juen. Gaur zapaterixa bat jak han. Ta hantxe egon zuan. “Auxilio social” edo zer zuan ha? “Auxilio social” edo deiketan jutsen. Falangistak emuten juen. Mondrauetarrak e! Falangista jantzitte ta… Emakumiek eta… Baiñe fan ein biher haraxe.
-Egunero?
-Egunero, klaro.
-Ta zer partitten euen?
-Ba, dauena. Babak edo. Patatak edo. Ez jakixat /etxakixat/ nik zer emuten juen. Gu ez gitzuan faten, e.
-Klaro, zueik nehikua zeukatzuein…
-Bai, bai. Baiña jente asko, e! Jente asko, e!
-Ta artien be gaixki!
-Artien be gaixki. Joer. Hamen gogorra izen zuan e! Gerra denporie gogorra e. Ez zuan bromie gero, e!
-Ta zu, gerrie bera izen zanien, zer egon ziñan, Mazmelan egon ziñan edo?
-Gu gerra denporan… hor kaiñonazo bat etorri zanien, gu pelotan gabitzan frontoi haundixen. Oin ba jak ba frontoi haundixe? Ta hantxe horman jo juan.
-Kontxo! Ta zeuek pelotan.
-Pelotan! Guk gerrie ta zer gakixan ba guk! Zer gakixan ba. Hor ez jakixat /etxakixat/ nundik bota juen zera ta horman jo juan ta. Jausitta egon zuan urtietan ha! Gero arreglau juen baiñe. Ta orduentxe…
-Ba susto gogorra hartuko zeuen, ezta?
-Bai. Baaa zera, gu refugixora ”echando chispas” ta kitto.
-Nun euen refugixo hori?
-Refugixua jauan hor e, portalepeien. Maixorren etxie. Ta hara sartzen gittuan gu.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia