Arrasate (Gipuzkoa)

Gerraostean euskara baztertu

Gerraostean euskara baztertu Gerrarekin ikastolak kendu eta eskoletan euskaraz mintzatzea debekatu zuten. Maisuak jartzen zizkien zigorrak gogoan ditu Joxek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-084-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerrarekin ikastolak kendu eta eskoletan euskaraz mintzatzea debekatu zuten. Maisuak jartzen zizkien zigorrak gogoan ditu Joxek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta bueltauta ikastola garaira ta. Zu ikastolan hasiko ziñan hogeita hamaikan, edo hogeita hamabixan edo…
-Bai, holako baten.
-Ze giro… osea, klaro, euskerazko klasiak ba ordutxetik haik eta ikastolak hemen hasi zien arte ba…
-Ordurarte.
-Ba berrogei ta… ba hirurogeixan ixixa. Hirurogeixan ixa hasi zien atzera ikastolak hemen.
-Hirurogei baiño geruau.
-Mmmm hirurogei ta akaberan…
-Gerrie, gerrie akabau ta segittuen hoik ikastolak ta honeik fuera! Honeik danok. Hori izen zuan e… ta Euskeraz ezin ein! Ta guk kanika bat eukitten gaixuan. Viatorista batek emon, ta baten bati entzuten badutsek errekreuen euskeraz, hik hari emon biher utsan /bitzan/. Ta bestiek bestiei. Makiña bat bider egon nok ni, kastigaute! “No hablaré más en Euskera, oooo en Vascuence“. Orduen Vascuence zuan.
-Bai. Ta hori eskribidu biher?
-Jooder. Kastigaute.
-Zenbat bider?
-Baaa ordubetien igual.
-Hori eskribitten?
-Bai, bai.
-Oseake San Viatorren…
-San Viatorren itxurie ez dok…
-Fraille, fraill…
-Frailliak! Frailliak ez hittuan, mezadunak ez hittuan. Zuan leguek, baiña frailliek.
-Eta kanikiakin, e?
-Jooodeeee, ha izeten zuan e…
-Ez, baiña aurretik ikastolan, karo, zu umia izango ziñan baiña e…
-Gure aurrekuek be iguel-igual!
-Baiña eskola-giro jatorraua zan gerra ostekua baiño? Eskola girua. Edo antzerakua zan?
-Iguela! Bata erderaz ta bestia euskeraz. Girue iguela! Maixue maixo, eta hori, errespetue ta… eskolan letxe, beste eskolatan letxe, iguel-iguel.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia