San Isidrotik San Cristobal arte, mendian ardiekin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-078-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
San Isidro ostean joan eta San Cristobal ingurura arte mendian ibiltzen ziren ardiekin.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko uztailaren 04a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: ARR-078/009
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k):
Transkripzioa
-Ta zenbat denborako egonaldixak itten zittuein normalian?
-Mendixen? Ba, mendixen izeten dok San Isidro ostien fan ta… Oin bilddotsak be goixau etorten dittuk. Lehen komente bilddotsa orduen e, nire gazte denporan, ba, oin berrogei urteko zerien etorten zittuan bilddotsak febreruen erdittik atzera, marzo lehenenguen hor, esateko. Ta orduen, ba, udebarrixen egoten zoan ardixe, ba, esnien, ia. Oin eneruen eitten badusk /bousk/ ba ha maietzerako jak bajetan ekindde. Baiñe marzuen eindde dauena ba ha esnie ondo jak, ta mendixen orduen ha harrapetan zoan, bilddotsa berandu baiñe faten zittuan San Isidro inguruen faten zoan jentie mendire. Ta San Isidruetatik San Kristobal ingurura arte batzen zoan ardixe. Batzuk geruau be bai. Ni akorde…zerak, Madalenak nox izeten dittuk?
-(Senidea) Hogeta batien edo.
-Julio “veintidos“ edo holako bat?
-Bai, ointxe laster etorriko dia. Bai Oñatin be…
-Madalenak!
-Bai.
-Ni akordetan nok Matromariko Domingo difuntuek, han fango zuan neskaren bat mendire. Ta Madalenetan, Gordoa ez zuan Madalenakue?
-Bai, bai.
-Ba, Madalenetan…
-[Zubillagan gehixau, Madalena be…]
-Bai, bai, bueno, ba, Matromariko Domingok bateron batek igo biherko /biko/ juan Matromaittik eta ekarriko juan Gordoandako esnie Madalenetan, gatzatue eitteko. Hori makiña bat bider, historikua zuan hori Degurixen.
-Hori Migelekin ein izen dau?
-Hori ez jakixat /etxakixat/, hori Mielen denporan ez jakixat /etxakixat/ eingo euen. Ez jakixat /etxakixat/ eingo euen.
-Nik Domingo ez neben ezautu.
-Bai. Domingo, Domingon epokan Madalenetan esnie egunero, urtero etorriko zoan Gordoangana, gatzatue eitteko. Bai, horreik, nik ikusitte […] ekarten, baiñe hori Degurixen […] ta hango komentaixuek betik. “Domingok esnie batuko dau Madalenetan Gordoai bielketako“. Betik esaten juen ta…
Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!