Arrasate (Gipuzkoa)

Gari eta artasoroak eskuz mozten zituzten

Gari eta artasoroak eskuz mozten zituzten <p>Gari eta artasoroak zituzten. Idiekin ibiltzen zen makina behin edo behin erabili zuten baina inguru malkartsuak direnez, igitaiarekin mozten zuten gehienetan. Belarra ere segarekin mozten zuten, baina gerora makina ekarri zuten, hiruren artean erosita.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-078-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gari eta artasoroak zituzten. Idiekin ibiltzen zen makina behin edo behin erabili zuten baina inguru malkartsuak direnez, igitaiarekin mozten zuten gehienetan. Belarra ere segarekin mozten zuten, baina gerora makina ekarri zuten, hiruren artean erosita.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ee…
-Ta hortik aparte, ba, hemen itten zoan, ba, orduen baserrixen, ba, beste postura baten itten zoan lana ta ba…
-Karo, garixe ta…
-Garixe erain urtero. Ba hemen hektarea bi solo, ba bata egoten zoan gari ta bestie egoten zoan, ba, arto.
-Arto.
-Bai. Hori matematiko. Ta ein ein biher izeten zoan, ez jauan /etxauan/ beste soluziñorik. Ta gari... allegetan zanien, igetaixe hartu te igetaixaz ebai ta ba…
-Zuek gari-ebateko makiñiakin ibili zai sekula?
-Urte baten-edo ebai gaixuan, baiñe honeik aldapa-antzak dittuk. Makiñie idixekin ibiltten zana, e!
-Bai, bai.
-Idixekin ibiltten zana. Bai. Bai. Ta hor be pasetan zuan goittik behera bajau ebaten, trabesien fan ta gero behetik gora igo biher bazan, bi idi pare biher izeten zittuan. Behetik gora altzetako. Bestela ez jutsan /etxutzan/ emoten reboluziñorik kutxilliei ta. Ta urte baten-edo ebai gaixoan, baiña, ba, ez gaixoan holako… bai, hareaz, ba, zatixe agurua botaten dok, baiñe… honeik dittuk nehikua aldapa lan hortarako. Nehikua aldapa. Bai.
-Eta bedarra ebaten makiña hori ebalten zebein?
-Ez, ez. Orduen segie.
-Segaz.
-Orduen segie, orduen segie. Bai, bai. Segie. Haik eta lenengo [rapizioi] erosi geben arte… Zetako ete zan, zertarako ete zan ta Mondrauen han ferixara fan ta han begire. Barrena-edo zuan, hor Bergarako mekaniko bat. Eta… “Zertako dok hau?“ ta “Bedarra ebateko“, “Bedarra ebateko?“ Ta joe… [gaizto]… ta... "Aber, ba, emoixok hemetik eta hartik“ eta zera ta, ba, enbragie kendu ta…“ra, ra, ra,ra…“ ta “ra!“ martxa-atrasa, ta han hiru-lau buelta hola ta… “Aiba dios!” Ta esan nutsan beste bati: “Ze kristo! Ta zenbat diru balio dau?”. Ta hogeita hemeretzi mile pezeta. Diru asko zoan. Ta hori izengo zoan e… nox izengo zoan? “Cincuenta y ocho” edo holakoren baten. Ta berak, zera, berrogei mille pezeta behixek be ez jittuan balixo, e! Ta esan nutsan: “Kauen la puta!", "Joe bai… gure badok bai, baiñe… nik neuk ezin neikek ibili e. Heuk ebaten badok horreaz…“ ta bestie ta zera ta. Bueno… ba… “Etorri hai pruebie eitten!“ Etorri zoan. Ta ez gaixoan hola zelai lau-laure be erun, hola, bastante erregularrera. Ta etorri zoan, ba, zerak, grapak akoplauta kubiertetara, beste zer batzuk, rodillo batzuk. “Ra-ra!” ta joe, ebai ondo. Ta “Aiba! Hartu“ ta “Hori aurrie beti garbi ibili“ ta holako esplikaziño batzuk emun juskuan ta… Bueno, “Ze ingo juau, ze ingo juau?“ Ta han baten aittek esan juan: “Behi bana biher juau /biejuau/ makiñioi pagetako.“ Ta ”zuk sikiera behixek be badauketzu, ni nau ona!”. Ta hola ta… Gero etorri jakuan beste bat, ta esan joskuan: “Hi, ez dutsue inporta neu be sozio sartzie?” ta “Ba ez jakixat /etxaixat/ ba, aber ze esaten dauen horrek” ta “Bai bai, igual”. Bueno, ba. hiruron artien holan hartu gaixoan!
-Lehelengua?
-Bai. Hamahirune mille pezeta zoan, ta hurrengo hamabost egunera-edo ez jakixat, bigarren ferixara zoan, diruoi erun biher jakuan. Ta ni, ba, bestiengana fan ein biher, ta batek emun jostan, ta fan nitzuan beste batengana ta bestiek, hango zaharrak esan jostan: “Hainbeste diru hori katxarruoi! Ondio etxeko bedarrak neuk ebaiko nittuan!” Aittek, e! Semie zoan sartute baiña “etxeko bedarrok neuk ebaiko nittuan segaz ondio!” Ta ba dirue botatie orden be pena, badakik? Pena. Gero ez zuan /etzuan/ inor garbatu!
-Honbre, klaro.
-Gero haregaz lanok e, bedar-ebatie aguro eitten zoan. Lehena lagun bi edo gehixa fan ta ba hantxe, goixien xeiretarako fan ta eguerdixen hamabixek arte. Ta haregaz fan ta ordu bixen norberak bakarrik ebaten zoan. Ta ba holan, holan zittuan holako kontuk. Baserri kontuk hola zittuan ordun. Gogorrak zittuan e, gogorrak, gogorrak. Gogorrak.
-Bai bai, garai hartan.
-Bai.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia