Arrasate (Gipuzkoa)

Pinudiekin asko irabazten zen hasieran

Pinudiekin asko irabazten zen hasieran <p>Bera gaztea zela pinu askorik ez zegoenez, pinudiak zituenak irabazi handiak izaten zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-078-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bera gaztea zela pinu askorik ez zegoenez, pinudiak zituenak irabazi handiak izaten zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta etxeko basuetan eitten zeuein, edo…?
-Ez, ez, artien, guk geuk ez geukan artien piñurik eta guk be geruau sartu gittuan, ta baiña aurretik sartuteko batzuk bajaozan ta ba eurak ezin te geuk eitten gittuan.
-Orduan piñua ondo pagetan zan, ezta?
-Bai, bai. Orduen e, orduen ugezabai lana ein ta erdixe baiño gehixau berak e, geraketan jakuan. Iñoi lana eraindde. Hogei mille pezeta gera… hartzen bazien, berandako hamabi ta lana ein euenandako /enandako/. Bai, komenta holan izeten zoan.
-Baiña lehen kubikua ondo pagau.
-Bueno, kubikue guk… bai, kubikuaz ez jakixat /etxakixat/ e, guk kubikuaz eitten gixoan lana ba bota ta gero ba haik izeten zittuan e, zerrarixen lanak izeten zittuan gaiñetik guk eta nik horixe.
-A, zuek gehixen bat apeatan ibili ziñein?
-Apeatan batzuk erdire ta holako zerak itten gittuan, apea. Ta matarrazan be bai. Baiña matarraza [itten] gixoan, ba, bueno metro kubikoko, hainbeste. Bota ta pillatu gero. Ta gero ba propietarixuaz ba zerrarixek berak eukitten juan tratue eindde ta guk kobretan gixoan ba metro kubikoko hainbeste. Bai. Bai.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia