Arrasate (Gipuzkoa)

Idiekin egurra garraiatzen zuen

Idiekin egurra garraiatzen zuen <p>Behiak, ardiak eta idiak zituzten etxean. Idiekin asko ibiltzen zen bera. Egurra garraiatzen jarduten zuen. Zuhaitzak trontzarekin botatzen zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-078-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Behiak, ardiak eta idiak zituzten etxean. Idiekin asko ibiltzen zen bera. Egurra garraiatzen jarduten zuen. Zuhaitzak trontzarekin botatzen zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta urte horreittan etxian ganauak-eta eukiko zittuein?
-Bai, bai, ganaue beti. Ganaue ta…
-Zenbat buru?
-Lau-bost behi ta idixek. Orduen idixe zoan, joe, oin kotxie eukittie letxe. Bai. Edo traktorie.
-Idixak etxeko lanetarako zittuein edo karreterogintzarako?
-Bai e, bueno, segun zela gebitzen edo. Etxien bateronbat libre baeuen ta karreterixia agerketan bazan, ba, karreterixarako be bai. Bai. Etxeko lanak ein eta hortik aparte, ba, orduen dana idixekin eitten zoan, ta leku askotarako izeten zittuan zerak eta bai e… Bai, aittejaune ibiltten zoan idixekin. Aitte be bai. Ardixokin bittarteren bat be baeuen ta, pedidoren bat be baeuen nunbaitterako, ta gero neu be asko ibili nintzuan idixekin. Hemen, ba, batien aitte ardixekin ta zerien ta, ba, piñue bota... zeren bat be baeuen, ha igartuaz ta hor makiña bat basotan ibilitte nau ni idixokin piñu-karriuen.
-A egur-karriuen […], ezta?
-Bai, bai, bai.
-Ta ikatzik ta ekarten…?
-Iketza ez. Geuk ez juau /etxuau/ sekule ein iketzik. Ez.
-Baiñe iñok, iñok inddekua ekarri mendittik?
-Ez, ez, ez, ez. Ni mendittik e… mendixen iketzgiñek makiña bat ikusi bai han, han mutikotan pastore edo bilddots zainketan ta egoten nitzenien makiña bat iketzgin ikusi bai, baiñe ez. Guk geuk heme…hemengo jentiek iketz-karriuen ez jok /etxok/ ein, “más bien“ in juek e, hor Korueta aldeko jendiek eta, Arientza ta hor e, Mendiola aldekuek eta horko jentie, hurraa zela hartzen eben mendixe, haik ein juek. Hemetik hara e, hemen sekule ez juat /etxuat/ pentsetan iñor ibiliko zanik.
-Ia. Oseake hamen idixekin ibiltten ziñenok…
-Egurria, egur arrastria, bai. Parte. Arrastrie ta bueno, orduen apeie be ibillten zuan zurittute ta basuen asko ta haik be ba kamioi kargetako destinora eruen bai.
-Noraiño ekarten zebein egurra?
-Egurre erueten gixoan hemen baso danetatik ba zereraiño, Zubibarriraiño. E, beheko…
-Ta hara kamioia etorten zan?
-Hara kamiona. Bai. E, hara honezkero hirurogehi bat urte badittuk e, zerak, horra… Andra Mari zuri jakingo dok ba nun dauen? Horra kamiñuoi ein zala hirurogehi bat urte izengo dittuk. Pasau. Ta orduen, oin hirurogei urte ez jauan /etxoan/ egur asko e! Piñue handik…
-Orduentxe saltzen…
-Bai, handik atzerakuok. Eta guk e, nik hamazortzi-hogei urte naukenien eitten gixoan, ba, hor bastante batien-bestien euzen piñuek hartzen gittuan, ba, edo Sologaizton bittartez edo bateron batek /batonbatek/ geuri emunde edo… Ta orduen ein biher izeten zuan ha apeie bota, zurittu, eta kamioiendako karriau. Ta hortan ein gixoan idixekin ta, bai. Etxeko lanak eitten zienien, bittartie hartu ta…
-Ta bota zela eitten zeuein? Trontziekin?
-Trontziekin. Trontziekin. Ta gero hak justo… honeik arkuen zerratxuok eta haik ha piñu haundixe ez bazan ba kortietarako ta ba samurraua eitten zuan, batek igual eitten juan eta ba hola ibiltten gitzuan. Edo paliaz ha hartu, zurittu ta… ba holan izeten zuan. Zertute itxi, pillak eindde. Hueko batzuk ein ta gero ha udabarrixen eindde baeuen ta ba setienbrien edo faten bahitzen karriuen, ba, egoten zuan arin-ariñe. Samurre manejetan zoan.
-Ia, karo.
-Bai. Ta orduen ba ha eindde be zeozer. Behintzat pezeta bat atara eitten zoan, ta hala zoan, orduko…

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia