Arrasate (Gipuzkoa)

Abadeak zigortu egiten zituen

Abadeak zigortu egiten zituen <p>Abadeak zigortu egiten zituen. Oiloei harrika egitearren artaleen gainean belauniko ipini zituen mutikoak. Auzotarrek egurra eramaten zieten abadeari eta honek mutikoak ipintzen zituen egurra mozten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-078-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Abadeak zigortu egiten zituen. Oiloei harrika egitearren artaleen gainean belauniko ipini zituen mutikoak. Auzotarrek egurra eramaten zieten abadeari eta honek mutikoak ipintzen zituen egurra mozten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Guri hemen abadiek eta bai, holako fetxorixan bat eitten bageben e… nik neuretako maistrorik txarrena bera izen zuan. Han behin ez jakixat /etxaixat/ harrike oillue jo edo zeozer, holakoren bat ein gutsan ta, zerien artale gaiñetan belauniko ifiñi ta ein juskuan eskolan.
-Artale gaiñian belauniko?
-Bai.
-Harrixei… osea, oilluei harrixek botatiagatik?
-Bai.
-Mekauen zotz! Hori mingorra izengo da, e?
-Bai, hombre! Mingorra, horixe! Bai. Ez jakixat /etxakixat/ akabau edo ein geben /ingen/ edo zer ein geben /ingen/. Hiru-lau mutiko gitzuan harrike edo ein gutsenok eta… bai, gero… Bai, ha gogorra zuan e… Ta hortik aparte, igual e, eskolie emuten juan ta hortik aparte eitten juskuan e… klaro, abadiei ta eruten jutsien ba auzokuek egurre. Hara.
- Karo, bai, bai, bai, bai.
-Ta mutikuek, ba, mutikuek ia zortzi-hamar urte inguruko mutikuek gitzuan ta bera jarten zuan han astuaz, astue esaten gutsan guk, hola egurre eukittekue, ta han ala! Berak eutsi ta mutiko bi ifini han ta egurre ebai ta holakuak eraitten juskuan beti, ekiñaldi batzuk. Bai.
-Ia, ia. Oseake auzotarrak egurra ekarri eta…
-Eta mutikuek, mutikuek ebai. Bai. Berai gertu ifini behintzet. Bai. Holakuek ein gittuan. Hor e, eskolako, horko eskolako pasadizuok holakuok izen zittuan.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia