Arrasate (Gipuzkoa)

Koba bat dauka etxeak barnean

Koba bat dauka etxeak barnean Bere sortetxea Arrasateko lehenengo etxea izan zela dio. Koba bat dauka etxeak. Barandiaran bertan izandakoa dela dio. Harek esan omen zuen lehenengo koban jendea bizi zela eta gero koba hori handituta egin zutela etxea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-075-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere sortetxea Arrasateko lehenengo etxea izan zela dio. Koba bat dauka etxeak. Barandiaran bertan izandakoa dela dio. Harek esan omen zuen lehenengo koban jendea bizi zela eta gero koba hori handituta egin zutela etxea.

Transkripzioa

-Esan dozu larehun urte apellido batekin egon dala etxe hau?
-Hirurehun-laurehun bat.
-Eta etxia zaharraua da hori baiño, edo…?
-E?
-Etxiau zaharraua da hori baiño? Zenbat urte dako etxiak, badakitzu?
-Hau esaten daue, edifiziue, Mondrauen lelengokua.
-Izan zala?
-Esan.
-Bai, bai, bai, bai. Jontxo. Mondrauen kalien lehenengo etxia hau izan zala, e?
-Honek etxionek dauko kuebie. Kueba. Ta hamen egon zan, behin baiño gehixauten egon zan, e…
-Barandiaran igual.
-Barandiaran, … zela auken be izena… Barandiaranek zela auken izena?
-E…
-Jode, min puntan dauket eta… Parra dutso. Ataungua.
-Bai, bai, bai, bai.
-Harek esan zauen, behin baiño gehixautan egon zan ta, hor kueban jentie bizi lelengo, ta gero hau anpliaziñue zala!
-A, hori kobiori zer dau hamen etxe inguruen?
-Etxe barruen.
-A, etxe barruen daukotzue?
-Bai.
-Aiba! Hori ez nekixen nik hori. Oseake etxe barruen dauen koba horretan jentia lelengo bizi izan zala ta gero hau in eueilla?
-Bai. Esan. Hori e, oin e… zenbat urte izengo da. Mille ta piku urte iguel, e! Ez dakit zenbat urte! Hori historiadore, zueik jakingozue.
-Bai e, nik…
-Mondraueko artxibuetan beittu ta… aiuntamientuek jakingo dau hori, e!
-Jakingo dau, baten batek behintzat jakingo dau.
-Hori da.
-Orduan Barandiaranek esaten eben hamen etxe aurrian daukotzuein koba horretan jentia bizi zala ta gero ein eueilla etxiok.
-Hau bakarrik ez e, beste danetan e, edifiziuek ez auen esistiruten, ba, nunbaitten bizi izen biher izen auen jentiek. Ba, animalixen defensara edo.
-Baiña hori milla urte baiño gehixauko kontua da, e.
-Bai.
-Bastante gehixau.
-Bai.
-Jontxo, jontxo.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia