Arrasate (Gipuzkoa)

Garia egitea makinen mende

Garia egitea makinen mende <p>Okelatarako behiak hazten zituzten. Garia lehenengo igitaiarekin ebakitzen zen; gero idiekin tiratutako sega-makina etorri zen, baina honek gari-jotzeko makina eskatzen zuen. Baserri txikiek ezin zuten hainbeste makina erosi. 1955 urte inguruan utzi zioten garia ereiteari.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-073-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Okelatarako behiak hazten zituzten. Garia lehenengo igitaiarekin ebakitzen zen; gero idiekin tiratutako sega-makina etorri zen, baina honek gari-jotzeko makina eskatzen zuen. Baserri txikiek ezin zuten hainbeste makina erosi. 1955 urte inguruan utzi zioten garia ereiteari.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zueik ganauak-eta ze zeuketzuein, behi esniak, edo okelakuak?
-Okelakuek. Okelakuek.
-Baiña etxien eukiko zebein bakarren bat.
-Esne behirik? Oingo moruen esne behirik ez. Baten fan ta ostikarie, lapikora bat eta pla!! Aide! Atrapau zak lapikuoi tta!
-Ze zaukotzuein, ganau gorrixa?
-Gorrixe ta […] eoten zien. Ta ostikarie gehixau esnie baiño.
-Baiña etxera erretiretan zittuein lo eittera edo libre ibiltten zien?
-Etxera, etxera. Etxera ekartzen gittuen lo eitten ta. Bai.
-Ta hamen, karo, zuek garai baten seguru asko bedarra ta garixe igual idixekin tiratutako makiñekin ebagiko zeuein garain baten.
-Bai.
-Ta gero, zera, traktorie-ta etorri zanien ze aldaketa klase…
-Ikeragarrixe. Ikeragarrixe. Lehelengo garixe, ba, lehelengo igitaixekin ebaitten zan. Gero etorri zan segadora bat idixekin tiretu ta garixe ebaten auena. Eitten gittuen azauek, ba, holako dezentiek. Ta hak botaten zittuen buruek ahal dan moruen, baiña hartarako gero hareik joteko trilladorie biher zan, zegatik burue geraketan zan atzien ta aurrien. Ta haik dana pasau biher zan /bizan/ makiñan, kentzeko dauken gari alie. Ta halaxe.
-Oseake makiña bat ekarriz gero, gero beste zazpi biher ezta?
-Beste zazpi biher! Ta hemen basarri txikixek auzen ta holako makiñak-eta erosteko-ta nun? Bah! Baeuzen, bai, hemen Mondrauen baeuen bat ibiltten zana, ta ha ibiltten zan etxerik etxe zerketan, gari joten.
-Ta sozidadien-ta ez zittuein erosten holako gauzak?
-Sozidadien aukien horreik mondrautarrak, bai. Baiña sozidadetik aparte ibiltten zan etxerik etxe garixe joten. Horrenbesteko bat kobrau ta…
-Zela pagaitten zan, dirutan edo garittan?
-Dirutan, dirutan pagetan zan. Ez dakit ze kobretan zan, ahaztute dauket. Aspaldiko kontuek die ta.
-Noiz itxi zotsain garixe ereittiari?
-Garixe eraittiai? “Cincuenta y cuatro-cinco”, hortxe, holakotxe bat.
-Bai? hain goiz? Oñatin ya sesentatan sartuta.
-Ez, guk “cincuenta y ocho” batetik aurrera ta itxitte gauken.
-A karo, baiña orduan zu fan ziñan Fagorrera, ezta?
-Ni Fagorrera fan nitzen lanien, bai. Guk “cincuenta y cinco” holako baten itxiko gutsen garixe eraittiai. Ta gero garixen lekuen eraitteko aillorbia, ta ez zan sikeketan kristoatik be. Euzkixe [... igerra] egoten zan ta illunkeran berdie.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia