Arrasate (Gipuzkoa)

Zerrajerako "aprendiz" eskola

Zerrajerako "aprendiz" eskola <p>Zerrajerako "aprendiz" eskolan ikasi zuen Pedrok. Eskola honetan prestatutako langile asko Fagorrera joan ziren, hau sortu zenean. 13 bat urterekin hasi zen "aprendiz". 15 urterekin Zerrajerako biltegian hasi zen lanean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-053-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zerrajerako "aprendiz" eskolan ikasi zuen Pedrok. Eskola honetan prestatutako langile asko Fagorrera joan ziren, hau sortu zenean. 13 bat urterekin hasi zen "aprendiz". 15 urterekin Zerrajerako biltegian hasi zen lanean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduen Zerrajerie zan hemen, bueno, “la base“ esaten jakona. Bai. Gero eskola aprendize be han auen. Nik eskolatik urten ta bi urte in nittuen eskola aprendizetan ta orduen auen Zerrajeran tornerue, ta ajustadorie, ta elektrizistie ta holan e, barkuek kargetako beste. Ta ez eukien estimaziñoik. Gero Fagor fundau zanien, ba, horreik danok fan zien harutze. Ta orduen geratu zan ez ajustadore, ta ez tornero, ta ezebe barek.
-Orduen ze, Zerrajeran asto lana bakarrik estimaitten euen?
-Aurretik?
-Bai.
-Ba, asto lana be asko. Asto lana be…
-Esan dozu teknikuek eta danak hanka ein eueilla...
-Ba horixe ba.
-... Fagorrera.
-Bai gero e, abitzenak hola e tornelleixan edo, beste leku baten ipiñi zittuen kursilluek, gure baauen ajustadore ein, edo gure baauen tornero ein, elektrizista ein, edo eta… [Hortaittik] urten auen mordo batek, ta gero ba praktikiaz ba puxka bat jarri ein zien, baiña haik, lelengoko haik, esaten zienak tornero-tornero, ta ajustadore-ajustadore, ta haik danak, onen danak, Fagorrera fan zien. Bai.
-Ez euen ondo pagaitten Zerrajeran?
-Bueno, ha ipinttie Zerrajerako obreruek ez auen galdu be ez ein, ze jentia hara fan ez zain, puxkat jaso ein zittuen jornalak. Ta... nik neuk be euki nauen Fagorrera fateko okasiñue, baiñe ez nitzen fan. Neuk e... lelengo bi urte ein nittuen eskola aprendizetan, ta gero, tio bat abillen almazenien, ta harako mutiko bi edo mutikote bi biher ziela, ta etorri zan hona ta aitte ta ama konbenziru zittuen ta fan nitzen almazenera.
-Zenbat urtekin?
-Ze sartuko nitzen aprendizetan, hamahirutik hamalaure edo? Ta fango nintzen hara, ba, hamabost inguruen edo. “En el año cuarenta y siete“ edo holako bat.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia