Arrasate (Gipuzkoa)

Baserri kultura berreskuratu nahia

Baserri kultura berreskuratu nahia Baserria da gure kulturaren oinarria, eta eutsi egin beharko geniokeela uste du Jabierrek. Baserritarren elkar laguntzeko ohiturak azaltzen dizkigu. Gaur egun ohitura horiek galduta daude. Ez dio gizarteari etorkizun itxaropentsua ikusten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-050-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserria da gure kulturaren oinarria, eta eutsi egin beharko geniokeela uste du Jabierrek. Baserritarren elkar laguntzeko ohiturak azaltzen dizkigu. Gaur egun ohitura horiek galduta daude. Ez dio gizarteari etorkizun itxaropentsua ikusten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bueno langintza zaha... Bueno, beti fan biher dou /fanbiou/ ba ikesiaz ta aurreratuaz, ezta? Hori da gauza bat. Baiña beste gauza bat da kentzie, eta hori ez da kendu biher. Baserrixei eutsi in biher jakue, ez kendu. Baserrixe ez da baserrixe bakarrik, baserrixe hizkuntzaz, ohitturaz, edukaziñoz esaten jakona, joe, hortik gure oiñarrixe hori da! Eta horreik galtzen dittugunien ez da egongo ez kooperatibarik eta ez ezer be ez da egongo. Ze hori, hori da gure edukaziñua, bizi guztian euki dogune. Basarrittarra izen da beti bata bestiei laguntzekue. Nik e, gure denporan izeten zan ba, esate baterako, ta nik hori askotan ikusi dot, e! ba Kataiden igual [azen] sasoi ona orduen. Nire lehengusu bat euen han eta sasoi ona egoten zan ta eurak be sasoikuek izeten zien ta, orduen, ba, eurixe ein biher … bedarra ebaitte igual, ezta? Aldameneko baserrixan. Beste baserrixan, bedarra ebaitte. Eta hareik larri… ta eurixe. Eurixa itxuria. Ta hareik larri baebitzen, bedarra erretirau ezinke, faten zien Kataidetik hara bestiei laguntzen. Ta eurak igual-igual etorten zien bestaldera, e!
-Oin ez da holakorik.
-Bai, oin, oin hori, hori… baiña hori da gure edukaziño bat. Baiña hori fan da!
-Ta ez xatzu /etxatzu/ pentsaitten hori igual lehengo auzo-lan edo laguntasun hori…
-Bai, hori, beste bat.
-Horretxek berorrek sortu dauela kooperatibismua hemen.
-Bai ba! Bai ba! Hori esaten dot ba. Horregatik esan dutsut ba lehen, ba deskuiduen hori ohitturioi horreik gauzok kentzen badie ez dauela ez kooperatibarik ez ezer be ez dauela. Ez hori bakarrik, beste mille gauza ez daz. Hori, hori baserriko edukaziño bat da. Bata-bestiei laguntzie ta hori. Hori galtzen badogu ba, ez da egongo ezer e.
-Eske gaurko…
-Orduen egoismuen fundauko gara, amerikanuek letxe pistoliaz ibiliko gara danok. Ta hori da txarra! Guk sozidade bat armatzen badogu oin, ba, lapurretakue, nik zuri ostuko dutsut, ezta? Hori, zera, ba, dirue edo gure dana. Ta osketan... nik zuri osketan badutsut /butzut/, zuk be ostu in biherko dozu /bikozu/.
-Karo, norbaitteri.
-Batonbatei. Neuri, horri edo batonbatei. Ta orduen ze..? ta ze kultura ein dou? ba lapur kulturia. Eta hori, ba, horreik gauzok daz hemen txarto, zera, horreik zeretik erakutsi biher daue, eskolatik eta… bai oin, oin in eskolatik, lehen baserrittik, baserrixe zan eskolie len. Eta oin hori galdu da. Hor hutsune haundixe. Eta, karo, hor e, ba, oin esaten jakona, teknikoki aurreratuko gara, baiña guk eitten badogu gizarte bat txarra, gizarte... bata bestiei ez errespetetako eta lapurretan eta, eta guzurretan eta hori gizartioi itten badogu, orduen ezingo gara ondo bizi, e. Hori beste… zer da, ba, ondo bizittie?
-Bai, bai, karo.
-Bai, zer da ondo bizittie? Diru asko eukittie? Ez, ez da bakarrik dirue, biher da gizarte on bat eittie be bai. E? Batez be, batez be. Ze len jentie…

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia