Arrasate (Gipuzkoa)

Gerraosteko miseria

Gerraosteko miseria <p>Eusebioren lehen soldata eguneko 5,50 pezeta izan zen. Garai hartan 60 pezeta ordaintzen zen arrautza dozena bategatik, eta arrautza batekin egiten zen zazpi lagunentzako tortilla. Udaleko gestioak eta horrelakoak baserritarrek baserriko gauzekin ordaintzen zituzten, dirurik ez zutelako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-048-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eusebioren lehen soldata eguneko 5,50 pezeta izan zen. Garai hartan 60 pezeta ordaintzen zen arrautza dozena bategatik, eta arrautza batekin egiten zen zazpi lagunentzako tortilla. Udaleko gestioak eta horrelakoak baserritarrek baserriko gauzekin ordaintzen zituzten, dirurik ez zutelako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Geuk be ze irabazten gauen. Nik hamalau urtekin kutxerixara fan nitzen lanien bai, "cinco cincuenta" irabazten naban egunien-egunien. "Cinco cincuenta". Ta gizona, ni mutikue nitzen, gizona, famelixako gizonak jornal bat zeuken "siete cincuenta". Aber, ta zelan bizimodua atara zeikien. Ta dozena bat arrautza bakitzu zenbat balixo auen "hace sesenta años"? E?
- Zela jakingo dot ba.
- "Sesenta pesetas". Dozena bat arrautza.
- Dozena bat arrautzak?
- Bai. Arrautza, arrautzie, arrautza batekin zazpi lagunendako in biher tortillie, ze ba? Bakoitzak biñe, ala? Ez zauen! Orduan oilluek arrautza onak bai, baiñe kanpuen dabitzen arrautzak eta holaxe. "Recurso de caserío" lehenau zan arrautza batzuk eta oillasko batzuk hazten badittuzu, ba, jaten zittuen parrokuek eta, aiuntamentuko sekretarixuek eta, horretxik. Haretxi erun bihar.
- Eruen, erregalau? Edo...
- Erregalau, ba zeoze. Zuk zeoze, por ejenplo, Donostiera in bihozu, ba, jestiñon batzuk in biher dittuzu, ba, edo semie libretagatik soldauskatik edo igual papelen batzuk eta zeuk ostera bialketan dozu aiuntamentuko sekretarixue igual ta haren hobarixe, ba, zeoze erun in biher. Donostiera ta zein fango zan ba orduen? Donostiera, joe!
- Osea ke, Donostiara fan biharrien sekretarixuak…
- Sekretarixuek itten auen ta ostien, ba, faten zan sekretarixue astien bi-hirutan hemengo papeleuegana faten zan de pasuen, derrigor fan biherra, aiuntamentu konture edo gure ahala, ta bittartien horreik lanok hartzen zittuen berak parte, itteko.
- Oillasko danak eta arrautza danak.
- Abadiei dana, arrautzak eta dana, zerketako. Hoixe. Ta "recurso de caseríos", esne apurtxo bat, behixei batzen akon esne apur bat eta horretxek arrautzak eta oillaskon batzuk eta horixe izeten zien. Bati, frakak erosteko mutikon bati, bestiei alpargetak, hurrengo alkondarie edo. Zera, holaxe, holaxe bizi zan jentie lehenau.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia