Arrasate (Gipuzkoa)

Lanean ezkondu arte

Lanean ezkondu arte 14 urterekin utzi zion eskolari Asunek. Umezaintzan eta horrelakoetan aritu eta gero Roneoko "La Imprenta" lantegian egin zuen lan zazpi urtean. Gero ezkondu eta lanari utzi zion. Umezaintzan Zarautzen ere ibili zen, arrasatear batzuentzako. Lantegian hatz bat galdu zuen lan-istripuan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-044-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
14 urterekin utzi zion eskolari Asunek. Umezaintzan eta horrelakoetan aritu eta gero Roneoko "La Imprenta" lantegian egin zuen lan zazpi urtean. Gero ezkondu eta lanari utzi zion. Umezaintzan Zarautzen ere ibili zen, arrasatear batzuentzako. Lantegian hatz bat galdu zuen lan-istripuan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero ya eskola denporia pasau zan ta gero, gero “mas aburrido” gero. Ni eskolan gustora ibili nintzen, Donostiko maistriorreaz oso ondo gaiñera.
- Hemen etxian ortua eta holako gauzak bazeukatzuein orduan?
- Lehenau hementxe etxia dauen lekuan, gure aittek euken hemen ortue. Ta oin daukogu hor azpixen, eta neu kapazidade barik nauenetik gehixau (…), ezebez. Azak eta danak ipintten dittu baiña ganora barik. Beste suntantzia bateaz, klaro mutikua da, mutilla da sekula in ez dauena be bai, e? Ba ezin eskatu ezin lekienik, eta norberak kapazidaderik ez, ba… (…)
- Orduan esan dozu hamabi urte arte edo hola eskolara, eta gero…
- Hamalau urte arte.
- Hamalau urte arte?
- Bai, hamalau urte udazkenien kunpliuta neuzkan eta aittari esan notsen: “jolin aitta, eskolara fan biher dot berriro? Hamalau urte dauket eta”. Eta esan usten: “ez, ez, nik baiño gehixau dakin tte eskolara barik”, eta gero umezain ta halan ta holan eta pasau nitzan. Eta gero fabrikara, gero han ibili nintzen beste sei-zazpi bat urte.
- Zein fabriketan?
- “En la Imprenta”, bai, hemen kuartel onduen euen, bai, hortxe. Eta gero ezkondu eta gero ya sustantzie bariko zerak, bueno, sustantzia barikuek-edo, umezain eta hara eta hona-eta.
- Eta kriada-edo sekula ibilli zara?
- Kriada umezain, Zarautzen.
- Bizi be han.
- Bai, bai. Bueno, hemengue zan izen, baiña hemendik faten zan udan hara, eta egon nintzan urtebete pasau, lanera hasi arte.
- Kriada Zarautzen.
- Gero Roneora, “La Imprenta”. Inprentan be ba ondo berriro. Atzamarra be kendu nauen eta.
- Atzamarra galdu zeben?
- Bai, hemen, eskumia gaiñera.
- Prentsiak harrapota-edo?
- Bai, eta han txintxilizka geldittu jatan, eta bueno ba. Harrezkero atzamar barik.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia