Arrasate (Gipuzkoa)

Deguria mendian gaztagintzan

Deguria mendian gaztagintzan Orain ardiak antzutu arte etxean edukitzen dituzte. Lehen, berriz, maiatzean joaten ziren ardiekin Deguria mendira eta han egiten zuten gazta. Gaztak egin eta keztatu ere bai. Gaur egun bere 86 urterekin, Muxibarko artzaina da gaztagintzara mendira joaten den bakarra.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-040-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Orain ardiak antzutu arte etxean edukitzen dituzte. Lehen, berriz, maiatzean joaten ziren ardiekin Deguria mendira eta han egiten zuten gazta. Gaztak egin eta keztatu ere bai. Gaur egun bere 86 urterekin, Muxibarko artzaina da gaztagintzara mendira joaten den bakarra.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ardixak nun ebili dittuzu, mendixan, etxian…?
-Ardixek bixetan, bixetan, alde bixetan. Negue eitten daue behien, ta maietzien ia faten gare gora. Ia maietzien ba… lehenau izeten zan mendire fatie sagraua. Oin, ba, klaro, ez gaz iñor eta antzutu arte egoten gare behien. Orduen antzuketan dittuk, ba, San Antonio ostien-edo antzuketan die ta ia botaten die mendire. Baiñe lehenau faten giñen, ba, maietzan batetik San Isidruek bittartien mendira. Ta mendixen egoten giñen gaztaigiñan. Enda zan bizimodu oso gogorra. Baiña… Bueno, ni neuretako ez zan izeten gogorra. Gustau itten bajatzu… Lan danak die gogorrak, ta gustetan ez bajatzu, gogorrauek. Baiñe, ba, lehenau, ba, hola izeten zan. Oin mendiko… gero, ba, orduen ez euen kotxie be, ba, ez azen oingo moduan. Oiñez ta al zan moduen, baiña, ba, oin kotxiekin ta zerakin, ba, beste diferenteko zera da. Baiñe bai, ardixek mendire bielketan dittugu.
-Ta lehen gaztaia Degurixan eukitten zeuein zuek, ezta?
-Bai, bai, bai, bai.
-Ta han Degurixan itxabolan bertan eitten zeben gaztaia?
-Bai, bai, bai, bai. Makiña bat urtien eindde gaz Degurixan. Bai, bai, bai.
-Ta hori keetu ta dana bertan?
-Dana bertan. Oinddio be keetu han eitten dittut nik. Zegatik ze, keeketako dana preparaute daukou ta keetu han eitten dittut. Baiña bai, bertan eitten zien gaztaiek. Ta egun be mendixen hobeto eitten da gaztaie behien baiño.
-Ahuntzak modura?
-E?
-Ahuntzak modura?
-Esaktamente. Esaktamente. Baiñe tenperatura aldaketie beti egoten da gutxitxuau. Ta mendixen oso ondo egoten die. Oso ondo. Bai, bai, lehenau mendixen ta, nik ez bakarrik, ba, egoten giñen e… Oin ez, oin Muxibar egoten da bakarrik. Ta larogeta zazpi urte ein biher dittu /einbittu/. Ba iges be egon zan larogeta xeigaz gaztaigiñen, aittejaune. Ta, bueno, baiñe, ba, oin Matromari be falta da, Erguin be falta da... ba, oin e, zaharrak gastau ein die. Ta gaztiek, ba beste lanbide bat, beste lanpostura bat. Gero hain deu gutxi, hain deu gaixki pagaute ba, jentiek ez dau zertzen. Ez da etorten oin lehengo moduen. Baiña bestela mendixe politta izeten da. Ta mendiko girue, mendiko egoerie…
-Ta zuk han e…

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia