Ainarak (enarak) eta txantxangorriak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-040-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko otsailaren 09a
- Iraupena: 0:03:24
- Erref: ARR-040/008
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Natura » Meteorologia
Transkripzioa
- Zeatik lehenau itten ziren auzuetan ermandadak, ermandadia izaten zan ganauena izaten zan normalien. Eta han ba etxe baikotzeko ganau danak, etxe baikotxeko behixak egoten ziren, baeuen idixena eta baeuen behixena. Etxe baikotxien behixek egoten ziren markauta, zenbat egozen honenbeste numerokin, ba sei bazeukatzun seirak markauta, eta ba gero izaten zan ba ermandadie ba eurek ze preziua ipintten jakon, gero hilketa bat egoten bazan, akabau ganauren bat, haren preziuan pagau in bihar zan ta bueno, ermandadiak funzionaten eben hola. Eta horreik danok apuntetako euen liburu bat, kuadrikulaua, baltzaz eta gorrixaz zerak egindda honeik kuadrikulaue, kaligrafiak honeik zerokin, baiña beuken, honakotxe liburutzarra zan. Eta ur haundixak eruan euen ha liburua, Zabaletan euen. Eta hango mutilzaharrak eruaten eben hori liburuori. Eta penaz hartu geuen danok, eta Zabaletako Rikardok eta be bai, hareik, ha liburua gaur esposiziñuen ipinttekua zan. Zelako kaligrafiaz egozen hareik baserriko izenak, behixen izenak, numeruak, hareik danak zertuta, eskribiduta; urhaundi batzuk eruan euen ha liburua. Baiña horreik eukien eskola asko eukien horreik. Aranon eskolakuak, eskola asko.
- Eta bera hemengua zan, Arano hori?
- Ez, ez zan hemengua, eta horrek Mondrauen oso famosue da “las escuelas de Viteri”. Bueno ba horreik “las escuelas de Viteri” horreik Viteriñen hor ibilitta euen eta horrek baieuken zer ikusirik, gero horreik herrixendako Viterik erregalau in zittuan, baiña Aranuori oso famosua izan zan, oso famosua, eta horreik eskola asko eukien.
- Eta zeatik ainarak etozenien eta faten zirenien jai?
- Ba itxurie berak euken naturiekin lotura horixe, klaro, eske ainarie etorten da udabarrixen eta udatzenien fan egitten da. Emigrau itten dau, orduen naturien gauza bat zelan dan, eta klaro, hain da gauza alegeria ainarak etorten direnien; alegerie ba emuten dotsu udabarrixa ya piztu, eta ya fan direnien udatzena. Hori da igual-igual, oin txantxangorrixak oso gutxi daz. Ondion be hemen banakan bat ibiltten da neguen. Baiña guk urte askuan, ba izaten zan batetik hamarrera mendira fateko eguna ardixakin. Ba mendira allegaitten ziñan egunian bertan, txantxangorrixa agertuko zan txabola tartien, eta horrek itten euen ikeragarriko ilusiñua, baiña bilddurgarrixa, iñok ezin leike sinistu be egin. Eta bai udatzenien zerretan zanien atia, negarguria. Zeatik txantxangorrixori egongo zan txin,txin, txin, eta orrixa jausten, ya ba abendua, eta negarguria. Eta horrek badauko naturiek badauko gauzak… bueno, bizi barik ezin leikienak esplikau be egin. Esplikau be ezin leike in. Horreik por ejenplo txantxangorri, eta hori dauko ba gauza danak, baiña bai, txantxangorrixena eta ainarie be bardin. Bai, horreik hola izaten ziren lehenau.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!