Musikola edo Musakola auzoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-040-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate.
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko otsailaren 09a
- Iraupena: 0:02:37
- Erref: ARR-040/002
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Zu jaio nun jaio ziñan?
- Jaixo Aranguren baserrixan, Arrasaten.
- Hori ze auzotan dago?
- Musikola auzua.
- Ezta Musakola?
- Musakola erderaz baiña Musikola, guk euskeraz Musikola. Musakola erderaz baiña euskeraz Musikola. Eta gero guk han geuken kalie, guretako kalie zan Ziorla. Ziorla zan San Isidroko elizia. Dau han Eroskittik Mondrauera goiazela, zubixa, zubi kontran dauena, ba lehenau ez euzen hor etxe… gutxi euzen hor. Hor euen han elizak baiño han zubixan dagozen etxe illaria eta bestaldeko etxe illaria. Bi etxe illara egozen, eta gero egozen elizia, zerria eta zerria euen lekuen ei euen errotia. Eta Ziorla, gero ba fabrikia be bai, hortik dator Ziorla, olia, eta gero ba hantxe euen Zerrajerako etxe illara bat eta Txutxueneko etxia eta ya ixa Mondrauera arte hor ez euen etxe bat be, danak baserrixak, danak baserrixak.
- Igual-igual dago ointxe.
- Ene, ene! Hor egongo dira desapareziduta bertatik Mondrauera bittartien, Txoxa bat, Aldekue bi, Etxezondo hiru, Bidekurtze bixak bost; gero atzeratxuago euen beste bat Antoña sei, Legarre zazpi. Zazpi baserri behintzet desapareziduta. Ta beste bi hor Osiñagak eta hareik erdi desapareziduta. Horreik danok, hor ez euen etxerik ezelakorik be. Bapez, hor dana zan labrantzia. Eta Mondraueko Tio Tom egon zan tabernia? Bueno, Tio Tomen parien bestaldien dau Markiegi sastrerixia, eta handik jarraittu ta oin kinielak eta egoten diren lekuen euen tabernia euen Bar Caserio, ta han Bar Caserio baiño ez dakit portal bat honutzago portal bat harutzago, euen holako kallejoi bat, eta ondion hantxe dau Erregetxuena etxia eta nik han behixak akordatan naz. Ta hango amandria Manuela etorten zan asto zuri bateaz Ziorlan eukien solo bat, eta etorten zan Ziorlara.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!