Urdelardero eguna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-035-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskoriatzan berreskuratu egin da euren gurasoen eta euren gazte denboretako ohitura zaharra: Urdelardero Eguna. "Eguen Gizen" edo "Eguen Zuri" (Ostegun Gizen) egunean umeak eskean ateratzen dira bakoitza ziri luze batekin. Zirian, txorizo zati bat, ogi zati bat eta urdai zati bat sartzen dira. Gaur egun umeak auzoetara joaten dira eskean abesti bat kantatuz: "Urdeilardero, urdeixe janda bazkaixa gero..."
- Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2007(e)ko martxoaren 05a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: ARR-035/016
- Kodifikatzailea: Larraitz Trojaola
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak , Aisia » Jai-giroa » Inauteriak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!