Auzoko eskola; herriko eskola
Auzoan bertan eskola zuten. Barajuan auzokoak ere bertara joaten ziren. Ibarran bertan, eskola handiagoa zegoen.
- Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko apirilaren 18a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: ARR-019/005
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Eta eskolia eta?
- Eskolia auzuen gauken. Bai, aber, gauken auzuen guk Azkoagan gauken, bai apaiza ta bai maixu... maistrie. Eskolie gauken bertan. Eta gure aldameneko beste auzo batekuek, Barajuen auzokuek, etortzen zien Azkuagara, geure auzora. Osea, itten zan... ez zan egoten auzo guztietan bakoitza bere eskolie, baizik eta itten zien ba, esan dotena, Barajuen eta Azkuaga elkartuta, eta gero beste auzo batzuk be bai Etxaguen ta Gantzaga batera ibiltten zien, Uribarri eta Arexola be bai... Osea, hori izaten zan. Eta gero, behien, Aramaixon, Ibarran, herrixen behien, han bai… han aukien... han ya maixu eta mastra. Bikin. Han ya...
- Han ya… kategorixia, ezta?
- Han ya pribilejiauak zien, bai… Maixu ta maistra, bai.
- Eta eskola urtiak-eta zelan gogoratzen dozuz?
Egilea(k): Naroa Gisasola (Eibar BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!