Arrasate (Gipuzkoa)

Ume-berbeta

Ume-berbeta Ume-berbeta. "Paitxie"; "Bekerreke"; "bapo"; "po-po"; "no-nua"...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-018-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ume-berbeta. "Paitxie"; "Bekerreke"; "bapo"; "po-po"; "no-nua"...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen esan dozue ume-berbetia ta zeuek behintzat eitten zenduezela halako… Ba, hori, ez? Okeliari ez dakit zelan esan ta…
- E: Bai.
- Nik hamen zerrendatxo bat dakat eta ia batzuk behintzat ezautzen dozuezen. Bueno, ahatiari zelan esaten detsazue hemen? Ahatia, animalixari…
- Paittiai…
- E: Paittia, ba, normala.
- "Bilixa" ez?
- Ez, paittak.
- Amaittu?
- Bukatu.
- Akaberia edo bukatu.
- Baiña umiari zelan esaten jako? "Amaittu dozu?"
- E: Ez…
- "Bapo", ez?
- E?
- Bapo…
- Bapo, bapo-bapo. A! Klaro, oin esan dozunien… Bapo, bai.
- E: Bukaketan zanien jaten zauena, "bapo".
- Edo be bai igual jan ta ondo gelditu bada, "Bapo-bapo gelditu zara, e! Bapo-bapo". Bai, hori bai. Hori espresiñue bai.
- Eta ardixari?
- Bekerreke.
- E: Bai, hori, bekerreke.
- Bekerreke?
- Bekerreke, bai.
- Arrautziari?
- Arrautze, ez?
- "Txu-txu"?
- E: Ez, arrautza.
- Autueri?
- E: "Po-po".
- Behixa?
- E: Ixoin, baeuken, e!
- Ez dakit, "takatan" edo, ez dakit.
- Ez! Ez naz akordaten, baiña baeuken.
- "Aida", "mu-mu"…?
- E: "Mu-mu", "mu-mu". "Nonua" behixai ez, animali guztiei "nonua".
- Daneri, bai, "nonua". Bueno, igual, "nonua" ez igual txakurrei, e! Baiñe igual astuei edo behixe, edo animalixe… edozein animali "nonua".
- Gero, besuetan hartzeko orduan, "aupa" edo…?
- "Aupa".
- Esan dozue, "Arreborritxiko". "Arrekonkon"?
- Ez.
- Eta…
- "Arrekonkon" zer don, ba?
- Ba, "Arreborritxiko", baiña beste moduren baten…
- A!
- Bizkarrian hartuta ta holan saltoka-saltoka? "Trakatan-trakatan"?
- "Trakatan-trakatan".
- Jausten zianian edo jausittakuan umia, "punba", "punbala"…?
- "Punba".
- E: "Punbala" gehixao, bai, "punbala".
- Eta jarri?
- "Apitxi".
- E: "Apitxi", hori. "Apitxi", "Apitxi", bai.
- Esniari "ninia" edo…?
- E: "Nenia", "nenia", bai.
- Ezkutau?
- Gorde.
- E: Ez, gorde ez…
- "Kuku"…?
- E: "Kuku", bai.
- Bai, bueno…
- "Kiki", "kuku"…?
- "Kuku".
- Gauza zikiñari? "A! Hori zikiña dao!"
- Bai, baiña…
- Kaka. Kaka, erderatik igual kaka. Ez dakit, e!
- Okeliari eta arraiñai esan dozu "txitxi", ez?
- "Txitxi".
- Eta ume txikixari "ninia", "txetxe", "txotxo"…?
- "Txetxe".

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia