"Ogera noia, ogetik nator.." kanta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-018-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Ogera noia, ogetik nator..." kanta.
- Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao - Irati Pagoaga
- Data: 2005(e)ko maiatzaren 13a
- Iraupena: 0:00:30
- Erref: ARR-018/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak
Transkripzioa
- Eta gero beste bat, esaten zauen:
"Ogera noia,
ogetik nator,
topetan dittut
hiru aingeru,
bat buruan,
bi oiñetan,
hor dator San Jose
arantzaz josirik eta beterik
hau egunian hiru bider esaten dauenak
ez dau ikusiko infernurik".
Ez dakit holan izango zan.
- Hori zer zan, gabeko errezuren bat edo?
- Errezu bat holan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!