Arrasate (Gipuzkoa)

Aitajaunak kontatzen zituen ipuinak; lamiak

Aitajaunak kontatzen zituen ipuinak; lamiak Aitajaunak kontatzen zituen ipuinak. Lamiak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-015-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aitajaunak kontatzen zituen ipuinak. Lamiak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, ba, esaten zauen, ba, zerien, han bizi ziela lamiñak, han koba haundixe dauen lekuen. Ta han urteten zauela, ba, illetargixe garbixe zauenien hara. Ta orrazketan, baiñe urrezko orrazixekin urteten zauela. Bai. Eta ziela oso guapak, emakuma guapak. Eta egun baten, hemen esaten da Korrioneko kriaue. Korrionen zan kriau bat pastore…
- Bai, pastore…
- Orduen, ba, han fan zan ta urten otsen ilunkeran emakumiorrek bera etxera datorrela, ba, ardixek batu ta, enfin, lanak eindda. Ta berbetan ta jo! Mutilloi zoratuta, holako emakumeik! Izen biher zan oso ederra, dana ondo einddakue ta hori. Eta jo! Handik egun gutxira ostera ta mutilloi guztiz enamorauta. Kauen la puñeta! Ta joe, ba, "nik etxien edo…"
- …"esan biherko juat".
- Bai. Ta, ba, etxera fan zanien, "Zu, beitu…", ba, bere uezabai-edo "Zu, beitu: hortxe juntetan naz etxera natorrenien emakuma bateaz. Da ederraue! Baiña, baiña zoragarrixe, e!" Ta […] esan otsen: "Hi, baiña…", ta "Bai, bai, ba, hantxe". Ta "Nun urteten dutsu, ba?", "Han, ba, kantera koba haundiko han zerien. Haintxe erreka onduen egoten da". Ta bestiek: "Hi, beitutsek hankak zelakuak dauken?", ta "Ba, ez", "Ba, beitiok aber zelako hankak dauken". Eta zerien, ba, fan ta konturetu zan, ba, zerokin, hankokin, eta zerenak, arraiñanak, paitten hankak. […] eta etorri zanien, enee! haren disgustue! Esan eutsen, ba, zerorri. "Beitu, ba, esaten nustan nik, horrek lamiñak dittuk! Gehixao ez hari arrimau! Ta pasetan hazenien aittieren ein, e! Pasetan hazenien ezkutauko dittuk eta". Ta hola. Baiña mutilloi kriston disgustuaz eta hil ein zan disgustuakin. Eta entierrure lamiñie be fan ei zan atzeratxueutik. Bai, Korriona dao hor zerien.
- Bai, bai, badakit, badakit.
- … Handik elixa ondoraiñok, baiña kanposanto aurrien geratu ei zan, elixara ez ei zan sartu. Hara lagundu ei otsan, haraiñotxe, lamiñiorrek.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia