Umetako jolasak
- Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko martxoaren 09a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: ARR-012/006
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Ta esan dozu lehen eliza-ostian edo, ez dakit, hor inguruan jolasten zenduela…
- A! Bai.
- Zetara jolasten zenduen holan umetan?
- Bueno! Veinte-veinteka. Lau itsutu hola, ta hogei kontau. Ta, gero, kentzen gutsenien, guk harei bateri ebatu ein bihar gutsen. Ta, gero, nun ebatu? Ez genkixen nora juan zan ta! Ta hak ebaketan utsenak, ba, hak irabazi eitten euen. Igual sartzen zien han eskiña batetik norabaittera ta… "Fulano de tal". "Pues, no habéis conseguido agarrarle a ese". Ta han urteten euen. Baiña gu galdute. Ez geuen irabazten. Ikusten ez zoskun itxitten ta… Ta, gaiñera, ignorantiek be bai. Hola tapauta ifini geuk, ta geuk apurtxo bat zabaldu be ez ikusteko. "Muy ignorantes".
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!