Arrasate (Gipuzkoa)

Santa Genoveva kanta

Santa Genoveva kanta <p>Santa Genoveva kanta. Ez du ondo gogoratzen letra baina kantaren edukia azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-008-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Santa Genoveva kanta. Ez du ondo gogoratzen letra baina kantaren edukia azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hau, "Sta Genoveva", hasieria gogoratzen dozu, behintzat?
- Eske "Sta Genoveva"... Buff! Berba batzuk badakit, baiñe... Klaro, hori esaten euen historikue zala, e? Benetakue zala. Klaro, orduen danak benetakuek zien, e! Orduen danak benetakuek zien! Esaten [...]: "Bai, pasautakue da hori, holaxen zan". Orduen, ba, santuek eta, ba, eitten zien milagruek eta danak esistiduten auen orduen.

Sta Genoveva nolakua zan hastera nua kantatzen,
horretarako laguntasuna berari diot eskatzen.

Sta Genoveva sortzetikan zan dukesa baten alaba,
kondiarekin ezkondu eta juan zan [Frente Mozalara].

[Frente Mozala] palaziua deitzen [zaio] jauregi
Horra kondea suertatua juatia agintari,
eskubidea utzi zitzaion bere maiordomoari.

"Maiordomoa zan Golo. Eta hor be... ya ez naz akordetan. "Eskubidea utzi zitzaion bere maiordomoari". Itxi etsen bere andrie zainketako. Bere eskuetan geratu zan. Bera juan zan, ba, horra frente hortara. Tokau jakon fatie, fan ein biher zan ta --oso andra gaupie ei zan-- eta estaduen itxitte, e? Euen andrie, estaduen euen. Ba, Golok esan eutsen baietz, berak zaindduko euela" .

Baiña Golo zan atrebitua,
benetakotzat egiten dio pregunta akusatua.

"Ba, klaro, relaziñuek eskatu otsen eta markesak, andriek, negau ein etsen. Eta klaro, harek ikusten euen bere burue galdute euena, ha etorten zanien gizona, "honek kontauko jutsek". Eta klaro, andrie ezkutau ein biher euen norabait. Eta holan..."

- Eske hori kontetan ta beste bat igual akordetan jat, ta gero haren billa fango naz ta ez jata akordauko.

"Eta gero, beste kriau batzuk zertu zittuen: "Bueno, horrenbesteko bat pagauko dotsuet -orduko dirue--, ta hau hil ein bihar dozue", soldau batzuei, beste soldau batzuei Golok. Hori maiordomuek. Eta itxi eutsen maiordomuek, abisetan eutsen kondiorri andrie bide txarretan ebillela. Eta esan eutsen, ba, bestiek ezin euela sinistu. Ta, ba, baietz. Baietz. Ta firmetan eutsen ta, ba, kitto, hareaz ez zala akordetan ta ez dakit ze, ta bueno, emun eutsen, hiltteko orduen. Berak emun eutsen ordenie holan baebil, andrie hil zeixela, bere andrie. Eta Golok ein euen, hartu zittuen bi soldau eta hiltteko. Eta esan eutsen Golok: "Bueno, horren begixek ekarri bihar dostezue. Hil ta horren begixek ekarri bihar dostezue". Bestela, klaro, ez [euen] sinistuko ta. Eta ya basomortora eruen euen."

- Hori, basomorto... Oso politte zan, sentimentala zan, e!

"Eta basomortora erun auen, eta emuten otsien, ba, soldauoi pena haundixa emuten otsien hain andra guapia umetxuaz --umetxua be artien besuetan eroiela--. Hilttie oso pena haundixa emuten otsen. Alkarri begiketan ei eutsen ta hil, ta ezin hil, ezin ei euen hil. Ta hortaran, esan ei eutsien -ba, milagrue izan ei zan ha be--, hortan dabitzela: "Bai, gaur ezin geikek hil ta ez juau hil bihar", ta "Baiñe begixak eruteko esan joskuek, beronen begixek erueteko". Eta hortan dauzela, agertu zan ahuntze, ahuntze agertu zala. Milagrua han be. Eta esan ei eutsien, bueno, holaxen, ba..."

- Aiii... Que pena! Oso politte zan! Sentimena politte ta ez jat akordetan.

"Esan ei otsien, bueno, ba, ezetz, baiña juramentue eitteko, juramentue erain eutsen ez zala agertuko handik. Baekixala, baietz, bera han egongo zala, berak ez zittuela [galduko...]. Orduen, ahuntza hil euen. Ahuntzen begixek erun eutsien Goloi. Eta Golok, ba, sinistu euen, bueno, ba, hil euela. Hil euela, baiñe Sta Genoveva egon zan kueban, "en una cueva" umetxuorreaz. Eta beste ahuntz baten esniekin manteniduten zian, ahuntzen esniakin. Ahuntz bat faten [jakun], ta haritxi esnia batu ta ama-semiok bizi ziela ta, ba, ez dakit nik zelan biziko zian kobazuluen. Ta handik, etorri zanien zeretik, frentetik, bere kupuoi akabau euenien, etorri zanien, fan ei zien kazara. Baiña triste ei euen beti, triste gizonoi. Ta fan die kaballuokin, ba, "a cacería". Eta basomortue. Eta ikusi ei euen umetxo bat sartu zana kobara. "Ene ba!" Ta ha ez zala bitxua, ez dakitzu? Ez zala zera. Ha zala ume bat, pertsonia zala. Eta urten daue Sta Genoveva horrek eta, ba, klaro total... ba, "desconocida" ei euen, bera be ez ei euen emuten. Eta berak ezautu ei euen gizona. Gizonoi ezaute ei euen. Ta, ba, zelan edo zelan espliketan, baiña aber zelan ta zelan. Ta, ba, holaxe ta holaxe, ba, larrittu zienien edo [zerien] gizonai esan ta... Historixioi esan ei eutsien zelan. Ta zelako zerak, kalumniak ifini etsien berai eta bere gizona zelakue zan edo zein zan edo nora juan zan eta maiordomuek zelan zertu euen ta zer txarrien ifini euen. Ta, ba, zelan solduek, ta soldauei pena emun dotsiela hilttia ta zelan itxi zittuen. Bueno, ba, hartu, [itxurie], andrioi ta umioi ta erun ei zittuen etxera, bueno, palaziora. Ta Golo gero ez dakit, urketu ein euela, esei ein euela edo..."

- Baiña esaten doten moduen be ez, hori kantuen da oso politta. Baiña nik ahaztuta daukat. Ahaztuta, baiña nik ya, klaro...
- Hori amak kantatzen zeban?
- E?
- Amari ikasittakua?
- Hori amak. Ta "Markesaren alaba" be bai. Ta gehixau be bai. Ta "Markesaren alaba" oso konpleto-konpletue.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia