'Tiriki tiki tauki' kanta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-008-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko otsailaren 10a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: ARR-008/020
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Ume kantak
Transkripzioa
- ... zelan da? A!
Tiriki tauki-tauki mailluaren hotsa
Hamalau hargin baiño hobe da arotza.
- Ta hori be luziaue da, baiñe... Klaro, [ahaztu]... "tiriki-tauki-tauki". Beste bat:
Tiriki-tauki-tauki urunok eralgi...
- "Urunek eralgi" zien, urune lehenao bahien eralgi eitten zan finketako [ogixa eitteko]. Bahia.
...urunok eralgi,
ontza bat txokolate hamalau atsori.
- Entendidu dozu?
- Eta horrek musikia zekan?
- Ba! Ke ba! Hori musikarik barik, hori "rist-rast" kantau ta aurrera!
- Oseake, "tiriki-tiki-tauki..."
...urunok eralgi.
Ontza bat txokolate hamalau atsori.
- Atsuek andra zaharrak zien. Oin, lehen, gero, umerik eitten ez zeuenak ziela, baiña bueno. "Hamalau atsori".
Hamalau atso eta hamalau fikara...
- "Fikarak" die tazak. "Fikara". Ta, klaro, handik:
...txokolatia atarateko bildurraz ikara.
- Ontza bat txokolate hamalau atsoi... hamalau atsoi [eitten] badotsezu... Hamalau atso [baeukien] ta hamalau fikara, baiñe ontza bat txokolateaz, ba...
Hamalau atso eta hamalau fikara,
txokolatia atarateko bildurraz ikara.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!