'Anbo-atoka' umetako jolasa, kanta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-008-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetako jolas eta kanta: 'Anbo-atoka'.
- Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko otsailaren 10a
- Iraupena: 0:03:30
- Erref: ARR-008/015
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Ume kantak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Bata bestiei anbo-atoka.
- Zelan da hori?
- Anbo-atoka... anbo-ato, ba, kuadrillie jarten gitzen, neska ta mutil igual. Ta alde batetik mutillek edo neskak edo holan. Ebatu ta: "Anbo-ato, matarile-rile-rile". Oin ahaztute daukot. "Anbo-ato, matarile-rile-ron". Ta bestie etorten zan handik honutze pausuek eiñaz, ta: "¿Qué quiere usted? Matarile-rile-rile. ¿Qué quiere usted? Matarile-rile-ron". Gero, ba: "Escoja usted. Matarile-rile-rile. Escoja usted. Matarile-rile-ron". Ta "Escojo la señorita" edo "el señorito--gehixen gustetan jakona-- matarile-rile-rile...". Ba, esaten euena. Ta gero, aber... "Escoja usted. Matarile", ta gero "Escojo la señorita no se qué" ta gero bestiek esaten eutsen: "Pues, aquí le entrego a su hija..." edo "a su no sé qué. Matarile-rile-rile". Ta gero ha entregetan eutsen bata bestiei, berak eskojidu euena, ta gero, holan, "al corro de las patatas" moduan, ez dakitzu? "Artalataiko" moduen ein ta ha entregau. Ta atzenien, ba, bakarra geraketan zan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!