`Markesaren alaba´ kanta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-003-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
`Markesaren alaba´ kanta ezaguna.
- Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2004(e)ko azaroaren 05a
- Iraupena: 0:04:30
- Erref: ARR-003/019
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak
Transkripzioa
1.Markesaren alaba
interesatua
marineruarekin
enamoratua.
Deskubritu gaberik
euren sekretua
amoriua zeukan
barrenan sartua.
Hala disponiturik
bixek...
Hemen borraute dauko.
Hala disponiturik
ziraden... alkarrekin...
2. (...)
alkarren artian.
Ezkonduko zirala
hurrengo urtian.
Eskolak ikasteko
bien bitartian
beraren herritikan
guztiz apartian.
3.Hala disponiturik
jarri zian biak
kartaz entenditzeko
alkarren berriak.
Formalidadiakin
jartzeko egiak
baiña etziran lo egon
amaren begiak.
4.Ezin egon zan ama
hitz hori sufritzen,
berihala hasi zan
kartak detenitzen,
intentzio haundiagoaz
ezkontza galdutzen;
Juanitak halakorik
ez zuen pentsatzen.
5.Amaren malizia
korreora juan da
Antonio hil zala
egin zuen karta;
Juanitaren tristura
maitia izanda
engaiñatu du beste
gezur bat esanda.
6.Amak esaten dio
Juanita neria
galdu da diotenez
Antonio Maria
nik bilatuko dizut
beste bat hobia
maiorazko, interes
askoren jabia.
7.Denpora kunpliturik
galaia abian
zer pasatu ote zan
haren memorian
kartarik hartu gabe
joan dan aspaldian
inozente sartu zan
jaio zan herrian.
8.Hau da lehendabiziko
esan zenduena.
Zer da musikarekin
onratzen dutena?
Markesaren alaba
kalian barrena
esposariua zala
hark bihar zuena.
9.Desmaiaturikan egin
zuan ordubete
gero nobia eske
hitz bi egin arte
inguratu zitzaion
makina bat jente
bigarren ordureko
hil da derrepente.
10.Gaba pasatu eta
hurrengo goizian
entierrua zuen
bigarren klasian.
Markesaren alaba
guzien atzian;
Zer pena izango zan
haren bihotzian?
Politta da hori, kantua.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!