Arrasate (Gipuzkoa)

"Atxia motxia.."

"Atxia motxia.." "Atxia motxia ..." umeekin egiteko jolasa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-002-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
"Atxia motxia ..." umeekin egiteko jolasa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Umiekin jolas asko eitten auen gurien amak. Neuk be bai.
- Eta zelan da hori?
- Holaxe atzamarrak ipiñi: "Atxi, motxin, pi..." Oin be gurien txikiñek egundoko barriek eitten dittu.

"Atxien, motxien, pirulin pan,
nere semie errotan.
Errota txikiñien klin-klan.
Botikario, kalendario,
hemen etxien zenbat hatz?
Bost hatz!"

Eta ebatu eitten jako eskutik. Ta gero berai, umiai, preguntau biher jako --gurien txikitxue [da Jon], ta--: "Kosk ala min?" "Kosk" esaten badau, klak! Hola joten da. Ta!, fuerte, e? Ta aiii! Egundoko txilixue igual. Ta "min" esaten badau, ba, ta! holaxen ein. Ta hori, ba, asko eitten gauen umien artien.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia